Honatx ohar garrantzitsu batzuk lanean hasteko, berrientzat nola funtzionatzen dugun jakin dezaten eta gainontzekoentzat gogoratzeko baino ez.
ORDENAGAILUA
- Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du. Lehen saioan banatuko dira, baita erabiltzeko behar diren pasahitzak.
- Pizterakoan, erne egon eta Ubuntu sistema eragilea hautatu. (Windows ere erabili daiteke, baina gelako lana egiteko Ubuntu erabiliko dugu).
- "Hasi saioa" agertzen denean, norberaren erabiltzaile izena ("ik123" itxura du), eta segidan pasahitza ("az1234") itxurakoa.
- Ikasleak ordenagailua erabiltzerakoan nabaritzen dituen gorabeherak berehala jakinaraziko dizkio irakasleari.
- Ordenagailuaren hasierako ezarpenak aldatzeko baimena eskatu beharko zaio irakasleari.
- Bakoitzak posta elektroniko helbide bat izango du, "ik123@lezoinstitutua.net" itxura izango duena, eta pasahitza bat, "az12341234" itxurakoa. Posta helbide hori Gmail aplikazioa erabiliz kudeatzen da. Google kontu bat denez, gainontzeko aplikazioak ere pasahitza hauekin erabili daitezke.
- "lezoinstitutua.net" domeinuko kontuen kudeaketa (erabiltzaileak, pasahitzak...) Lezo Institutuaren ardura da.
- Classroom: Gizarte Zientziak arloan egin beharreko lanak (jarduerak, epeak eta abar) Classroom aplikazioaren bitartez egingo dira. Aplikazio hau soilik institutuko kontuarekin erabili daiteke.
- Gizarteko biltegia: Izena dioen bezala, wiki honetan Gizarte arloan lan egiteko material gehiena bilduta dago: liburu digitala, eskemak, jarduerak, jarduera osagarriak, egokitzapenak..., mailaka eta gaien arabera antolatuta.
- Gizarteko bloga: Blog hau eguneroko lanean laguntza tresna bat izan nahi du, oharrak egiteko, gelan lantzen ari garenarekin loturiko bideoak ikusteko, eta abar.
- Testu-liburua: Gelan ez dugu testu-libururik erabiliko, baina norbaitek etxean liburua eduki nahiko balu irakasleari eskatu.
Lehen egunetik oinarrizko ohitura batzuk finkatuko ditugu:
- Puntualitatea (saioak hasteko, epeak...)
- Materiala zaindu (liburua, ordenagailua, mahaia, koadernoa...)
- Komunera saioa hasi aurretik joan behar da.
- Ebalualdian egindako jardueren batez besteko balorazioa: 8 puntu
- Jarrera orokorraren balorazioa: 2 puntu
No hay comentarios:
Publicar un comentario