- Lurra ia esfera bat dela kontuan izanda, irudikatzeko modurik egokiena beste esfera bat erabiltzea da: munduko bola. Baina ez da praktikoa.
- Gaur egun Lurra irudikatzeko planoak eta mapak erabiltzen ditugu eta horretarako kartografoek proiekzioak erabiltzen dituzte.
- Proiekzioak:
- Proiekzio konikoa: Lurra kono baten barnean sartuta imajinatzen dute, eta proiekzioaren oinarri den puntua konoaren erpina litzateke.
- Proiekzio laua: Lurretik oso urruti kokatutako puntu batetik egiten du proiekzioa.
- Proiekzio zilindrikoa: esferako azalerako puntu bakoitza zilindro baten alboko azaleraren gain proiektatzen du eta gero plano baten gainean garatzen da. Distantziak eta kontinenteen formak deformatu egiten dira eta deformazio hori areagotzen joaten da, irudikatutako puntua ekuatoretik urrutiratzen den neurrian. Ezagunenak Mercator eta Petersen proiekzioak dira.
- Gehien erabiltzen diren proiekzioak:
- Mercatoren proiekzio zilindrikoa: Ipar hemisferioa handiagoa ikusten da hego hemisferioa baino.
- Peters: herrialde bakoitzaren azalera eta irudikatutakoa proportzionalak dira.
4.1 4.2 ETA 4.3 ORDENADORETIK IKASI DAITEKE AZTERKETARAKO
ResponderEliminarBai noski, horretarako daude. Hemen oso laburtuta dago eta azalpen gehiago izateko liburura jo.
ResponderEliminarkaixo iñigo zenbat galdera izango dira ? egongo da aukeratzeko?
ResponderEliminaroihan espina 1.c
Kaixo Oihan,
ResponderEliminarbi zati izango ditu, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Teorikoan hainbat ariketetan aukeratu ahal izango duzue, praktikoan ez.