Gizakia, espazioa, denbora

2010-10-05

3. "Lurraren mugimenduak eta ondorioak"

3.1 Errotazio mugimendua

  • Lurrak bere ardatzaren inguruan mendebaldetik ekialderantz egiten du bira errotazio-mugimenduaren ondorioz.
  • Eguzki-izpiek gainazalean zuzenean edo zeharka jotzen dute.
  • Izpi perpendikularrak jasotzen dituzten guneetan gainerakoetan baino bero handiagoa egiten du. Izpiek zeharka jotzen duten tokietan aldiz, ez du halako berorik egiten. Horregatik, Lurrean zenbait gune daude:
  • Inguru beroa ekuatorean.
  • Bi inguru epel, iparraldean eta hegoaldean.
  • Bi inguru hotz, Lurreko bi poloetan.
  • Eguna eta gaua Lurran (15. orrialdea)
  • Ilunpetan geratzen den gunea horretan gaua da.
  • Eguzkiaren argia jasotzen duen aldean, berriz, eguna da.
  • Lurra 24 ordu-eremutan banatzen da.

3.2 Translazio mugimendua (15. orrialdea)

  • Translazio-mugimendua Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua da.
  • 365 egun, 6 ordu eta 9 minutu; denbora horri urte esaten zaio.
  • Orbita ez da zirkularra, elipse-forma du; Lurretik Eguzkira dagoen distantzia laburrena perihelio izena du, 147 milioi km-rekin; luzeenak afelio 152 milioi km-koa da.
  • (19. orrialdea) Translazio-mugimenduaren eta Lurreko ardatzaren kokapen makurraren ondorio nagusiak urtaroak dira: udaberria, uda, udazkena eta negua. Urtaro horiek ez datoz bat Ipar eta Hego hemisferioetan.
  • Makurdura horrek egunen eta gauen iraupen desberdinak ere sortzen ditu:
  • Iraupen luzeenak eta laburrenak ekainaren 22 eta abenduaren 22 inguruko solstizioetan gertatzen dira.
  • Egunaren eta gauaren iraupena berbera da: irailaren 23 eta martxoaren 21 inguruko ekinozioak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario