Gizakia, espazioa, denbora

2010-11-22

1. "Lurraren osaketa"

1. Lurraren sorrera

  • Gas eta hautsez osatutako hodei bat uzkurtu egin zen Eguzkia sortu arte.
  • Hodei handi haren beste zati batzuek planetak agerrarazi zituzten.
  • Lurrean, nikelak eta burdinak osatu zuten nukleoa, eta gainean, harri urtuz osatutako ozeanoak zeuden.
  • Orain dela 4.000 milioi urte inguru hasi zen Lurraren gainazala osatzen.
  • Gainazala gero eta zabalagoa egin zen eta sumendiek gasak jaurtiki zituzten atmosferara.
  • Ur-lurrunaren kondentsazioak ozeanoak agerrarazi zituen.

2. Lurraren geruzak

  • Atmosfera, gasez osatutako geruza da.
  • Hidrosfera, uraz osatutako geruza da (itsasoak, ozeanoak, lakuak, ibaiak, lur azpiko urak).
  • Litosfera, geruza solidoa da. Bi geruza ditu: Lurrazala (kontinenteak, irlak eta ozeanoetako hondoa osatzen dituena), eta goi-mantua.
  • Mantua. Harri solidoez osatuta eta maila sakonetan material urtuak.
  • Nukleoa:
  • Kanpoko geruza: burdina eta nikela isurkari egoeran
  • Barruko geruza: 6.000 ºC baino gehiagoko tenperatura.

3. Lurreko plakak

  • Bai kontinenteak eta baita itsaso eta ozeanoen hondoak ere plaka tektonikoak deritzen plaka gotor batzuen zati dira.
  • Hogei plaka inguru bereiz daitezke, horietako sei handiak.
  • Plaka bakoitza kontinente batek (edo zati batek), eta itsaso edo ozeano baten hondoak (edo horien zati bat) osatzen dute.
  • Plaka bakoitza ertzek mugatzen dute. Ertz batzuek besteekin talka egiten dute, elkarri bultzatzen diote edo irrist egiten dute. Horregatik, lurrikarak eta sumendiak.

4. Kontinenteak eta ozeanoak

  • Kontinenteak: urgaineratutako lurralde zabalak dira, ozeanoz eta itsasoz inguratuta daudenak.
  • Pangea: Duela milioika urte kontinente guztiek kontinente bakarra osatzen zuten. Denborak aurrera egin ahala Pangea hausten hasi eta sortutako lur-zatiak mugitzen jarraitzen dute.

10 comentarios:

  1. zerrek kontatzen du gehiago mapak edo teoriak?
    maialen 1.B

    ResponderEliminar
  2. Teoria jakin behar da, baina ze ikasi behar da "como un loro"??zeren neri gutxi gora-behera eta nere hitzekin ez zait ateratzen.
    Maialen Pikabea 1.A

    ResponderEliminar
  3. Hau dena jakin behar da azterketarako?(bestea gehituta)Uste nuen bakarrik mapak sartuko zirela.

    ResponderEliminar
  4. ya obeto izango zen mapak bakarrik ikastea, errezagoa egingo zen ikastea, ta uste det jendeak ez dakila au ere ikasi behar dela pero bueno...
    maialen 1.B

    ResponderEliminar
  5. Edukia gutxi da eta erraza. Animo, ba.

    ResponderEliminar
  6. Iñigo mapak dia inportanteago teoria baino,ez?
    Berriro,Maialen 1.B

    ResponderEliminar
  7. hau dena ikasi behar da azterketarako?
    Janire 1.A

    ResponderEliminar
  8. galdera bat: 1.4ean jartzen du: kontinente eta ozeanoak. baina gero ez du jartzen ozeanoen definizioa.

    ResponderEliminar
  9. Arrazoia duzu. Hona hemen definizioa (ez da azterketan sartuko...):
    Kontinenteak inguratzen dituen ur gazizko eremu zabala, Lurraren azaleraren zatirik handiena estaltzen duena.

    ResponderEliminar