Gizakia, espazioa, denbora

2010-11-03

4.2 "Lurraren irudikapena. Koordenatu kartesiarrak"

  • Mugitzeko edo tokiak kokatzeko erreferentziatzat erabiliko dugun puntu finko bat izatea beharrezkoa da.
  • Azalera txikia denean, mendi bat, ibai bat edo eraikin bat.
  • Azalera handietan argizagiak erabiltzen dira, Eguzkia.
  • Puntu kardinalak (iparra, hegoa, ekialdea, mendebaldea):
  • Eguzkia zeruan punturik garaienean dagoen unean, objektuen gain itzalik laburrena proiektatzen du: itzal horren noranzkoa iparraldea da.
  • Beste aldea hegoaldea.
  • Iparraldearen eta hegoaldearen arteko ardatzarekiko lerro perpendikularra marrazten badugu, beste bi noranzkoak agertuko zaizkigu: ekialdea eta mendebaldea.
  • Koordenatu kartesiarrak: espazioko puntu bat zehaztasun osoz kokatzeko sistemetako bat da.
  • Koadrikulen sistema baten bidez irudikatzen dira. Koadrikula horien bi ardatz perpendikularrak dira: paraleloak eta meridianoak.
  • Meridianoak:
  • Polo geografikoetatik igarotzen diren Lurraren gainazaleko zirkunferentziak dira.
  • Greenwich-etik (Londres) igarotzen denak 0ºmeridiano du izena eta Lurra ekialdeko eta mendebaldeko hemisferiotan zatitzen du.
  • Gradutan neurtuta dagoen distantziari longitudea esaten zaio eta ekialderantz edo mendebalderantz neur daiteke, baina gehienez ere 180 º-koa da.
  • Paraleloak:
  • Ekuatorea meridianoekiko perpendikularra den zirkunferentzia maximoa da.
  • Lurra bi hemisferiotan zatitzen du, hegoaldekoa eta iparraldekoa.
  • Paraleloak ekuatorearekiko paraleloak diren bi zirkunferentzia dira.
  • Edozein paralelotatik gradutan neurtutako distantziari latitude esaten zaio.
  • Iparralderantz edo hegoalderantz neur daiteke.
  • Tropikoetako paraleloek eta zirkulu polarrek izen bereziak dituzte.

12 comentarios:

  1. esk eskalakoa ez du jartzen!!!

    ResponderEliminar
  2. azterketarako meridianoen eta paraleloen definizioa ikasi behar da?

    ResponderEliminar
  3. Eskalarena 4.3 atalean daukazu. Urduritasunak batzuetan ez du ongi ikusten uzten...

    Meridianoena eta paraleloena, jakina, oso ongi ikasi behar dira, definizioa eta guzti.

    ResponderEliminar
  4. dena buruz ikasi behar da jartzen duen bezala edo balio du zure hitzekin?

    ResponderEliminar
  5. Zure hitzak erabilitzen badituzu, oso ongi, baina kontuz, beti ezin da 'gure hitzak' erabili hainbat ideia adierazteko, alegia, "meridianoak gradutan neurtzen dira" eta ezin da beste hitzak erabiliz esan.

    ResponderEliminar
  6. eskerrikasko eske ez negoen oso seguru!

    ResponderEliminar
  7. Eakerrik askoo!
    ni ere behar nuen.

    ResponderEliminar
  8. Oso zaia inzango da?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gelan egin ditugun ariketekin uste dut ezetz.

      Eliminar
  9. nola neurtzen zen eskala?

    ResponderEliminar
  10. nola neurtzen zen eskala???

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mapa bat zein eskalatan egina dagoen bilatu behar duzu. Eskala numerikoa edo grafikoa izan daiteke, baina azken finean mapan zentimetro batek errealitatean zenbat diren begiratu behar duzu, alegia, BIDERKETA egin.

      Eliminar