Gizakia, espazioa, denbora

2010-11-10

4.3 "Lurraren irudikapena. Mapak"

  • Eskala
  • Definizioa: irudikapenaren neurrien eta objektuaren benetako neurrien arteko erlazioari eskala esaten zaio.
  • Eskala numerikoak errealitatearen balioa eta irudikapenaren balioaren arteko erlazioa erakusten du. Txikiagoa, handiagoa edo naturala izan daiteke.
  • Eskala grafikoa deiturikoak metrotan, kilometrotan eta abarretan graduatuta egon daitekeen segmentu batekiko distantziak irudikatzen ditu.
  • Mapak
  • Definizioa: mapak eta planoak goitik eta bertikalean behatutako espazio baten irudikapen sinplifikatuak dira.
  • Zeinuak edo sinboloak erabiltzen dituzte: Zeinu konbentzionalak
  • Irudikatzen zailagoa den alderdi bat: erliebea.
  • Erliebearen irudikapena: mapa topografikoa
  • Erliebea irudikatzeko sestra-kurben sistema erabiltzen da.
  • Sestra-kurbak: Itsasoaren mailatik gora, altuera berean dauden lurzoruko puntuak batzen dituzten lerroak dira.
  • Edozein inguru edo objektu zein altueratan dagoen jakin dezakegu.
  • Mapa batzuetan kolore bidez osatzen dira.
  • Hainbat mapa mota daude:
  • Mapa topologikoak. Lurrazalean dauden elementu naturalak (erliebea, ura, landaredia...) irudikatzeko erabiltzen dira, eta elementu artifizial batzuk ere irudikatzen dituzte.
  • Mapa tematikoak edo espezifikoak.
  • Lurrazala irudikatzeko beste era bat, aireko argazkiak dira.

27 comentarios:

  1. mapa topologikoak, tematikoak eta aireko argazkiak ikasi behar da?

    ResponderEliminar
  2. Ez, ez dira azterketarako ikasi behar.

    ResponderEliminar
  3. Kaixoo iñigo:
    definizioak ikasi behar diraa? denak?

    ResponderEliminar
  4. Bai eta ziur naiz dagoeneko badakizkizula. Baietz?

    ResponderEliminar
  5. IÑIGO AZTERKETAN HAINBAT MAPA MOTA DAUDE SARTUKO DA?

    ResponderEliminar
  6. Iñigo eskalarena ez det ondo ulertu al didazu esan nola den?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bihar gelan bertan galdetu eta ikusiko dugu zer ez duzun ongi ulertu. Bihar arte, ba.

      Eliminar
  7. "hainbat mapa mota daude" ikasi behar da?

    ResponderEliminar
  8. Ez da sestra kurben definizioa agertzen

    ResponderEliminar
  9. mapa topologikoak eta tematikoa ez dira sartuko?

    ResponderEliminar
  10. Definizioak sartuko dira??

    ResponderEliminar
  11. Nola neurtzen dira meridianoak?
    Maddi- 1.C

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Erantzuna ez dago atal honetan. Galderari erantzuteko 4.2 atalera joan behar duzu, "Lurraren irudikapena", eta hor "Meridianoak" bilatu.

      Eliminar
  12. zertarako erabiltzen dira sestra kurbak???

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ziur nago honez gero badakizula zertarako erabiltzen diren: Nola marraztu daiteke mendi bat goitik begiratuta? Mapa batean nola jakin daiteke non dauden aldapa handiak eta non leunagoak? Non mendi gailurrak?

      Eliminar
  13. Iñigo kuadernoan egin genitugun galderekin daukagu azterketa gaindituta
    1.B Dayanna

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Teoria egiteko nahikoa da, baina ez ahaztu ariketa praktioak ere badaudela.

      Eliminar
  14. ez dut ulertzen nola egiten den ariketa hau:

    http://anakel.com/liburua/ikusi/gizartezientziak/1eso/1/7

    9.ariketa
    Uxue Diez 1.C

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Munduko leku batean zein ordu den jakiteko balio du ariketa honek. Goialdean gure orduari zenbat ordu kendu edo gehitu behar diozun esaten dizu. Gelan elkarrekin begiratuko dugu eta berehala konturatuko zara.

      Eliminar
  15. Iñigo maparen definizioa ondo dago?? eske hau jartzen du:
    mapak eta planoak goitik eta bertikalean...
    ez zen izango:
    goitik eta behetik?
    eske bestela ez dut ulertzen definizioa

    Uxue Diez 1.C

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Definizioa ongi dago. Bertikalean esaten duenean perpendikularrean esan nahi du, gure begiradaren eta ikusten ari garen lekuaren artean 90º angelu dagoenean.

      Eliminar