Gizakia, espazioa, denbora

2014-12-11

1. mailako azterketa (2013-12-17/19)

Datorren asteazkenean, hilak 17, 1.B taldeak azterketa egingo du, eta 1.A eta 1.C ostiralean, hilak 19.
Azterketan eduki hauek sartuko dira:

  • Liburuko ideia nagusiak
  1. Lurraren osaketa
  2. Lurraren erliebea
  1. Afrika
  2. Amerika
  3. Europa
  4. Asia
Klik egin hemen mapa mutuak eskuratzeko.

14 comentarios:

  1. -Mapak separatuak jarriko dituzu,ez?
    -Nola ikasi ditzakegu mapa guztiak buruz?
    Maialen 1.B

    ResponderEliminar
  2. Bai, lau mapa mutu izango dira.
    Klik egin "Mapa mutuak" jartzen duen loturan eta mapak ikusiko dituzu.
    Buruz ikasteko, hartu leku izenen zerrenda, kontinentez kontinente, begiratu lehenengo zuk egin duzun mapan eta gero mutuan berriro errepasatu. Horrela guztiak ongi ikasi arte.
    Eta orain, errelajatzeko pixka bat, txite bat:
    Badakizu zer esaten diote elkarri bi bilbotarrek goizean topatzen direnean?
    Egun on!
    Eta gauean?
    Egun off.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Iñigo:
    Gauza bat esan behar dizut:
    Mapan ezin direnez izenak jarri,orduan guk, papera hartu eta esan behar dugu; aibidez, hau nilo ,hori atlas mendiak eta horrela ezta??

    ResponderEliminar
  4. ibaiak margotu beharko ditugu?

    ResponderEliminar
  5. Pero azterketa hau notarako da? esque da super zaila ta seguro que supenditzen dudala..
    maialen 1.B
    (oso txiste ona)

    ResponderEliminar
  6. iñigo, ezin ditut mapa mutuak ireki, bueno egia esanda irekitzen dira baina hutsik.
    Ekhine 1.B

    ResponderEliminar
  7. Azken lau iruzkinak segidan erantzungo ditut.
    1. Zuek jakin behar duzue non dagoen. Lekuizen bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori dagokion lekuan jarri beharko duzue mapa mutuaren gainean.
    2. Ibaiak, eta ez beste ezer, ez duzue margotu beharko. Erraza, ezta?
    3. Maialen, "ezina, ekinez, egina" dio esaera zaharrak. Zure esku dago.
    4. Ekhine, oraintxe frogatu dut eta ongi dago. Zure Word irekitzerakoan klik egin goian "Ver" jarten duen lekuan, eta "Diseño de impresión" aukeratu. Hori izan daiteke, agian.

    ResponderEliminar
  8. Iñigo:
    Azkenean lortu dut mapak ikustea(open office daukat eta pdf-en bidalitakoa bakarrik ireki dezaket, hala ere eskerrik asko).
    Ekhine 1.B

    ResponderEliminar
  9. Iñigo teoriako ezer ez zait sartzen, mapak kostatu zaizkit eta teoriarekin mapetako guztia ahaztuko det ...
    Maialen 1.B

    ResponderEliminar
  10. luzea izango da?
    1.C

    ResponderEliminar
  11. Atzetik aurrera...
    - Denbora nahikoa izango duzue, sobera, gainera.
    - Azterketa egin arte normala da urduri egotea, baina, prestatuz gero, ongi ateratzen da. (garbi dago azterketek, txistorra bezalaxe, bihotzerrea ematen dutela).
    - Beste baterako kontuan izango dut eta Pdf-an prestatuko dut.

    ResponderEliminar
  12. Iñigo zer da uzkurtu?

    ResponderEliminar
  13. Begiratu al duzu hiztegian?
    Kopiatu helbide hau nabigatzailean
    http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=uzkurtu

    ResponderEliminar
  14. Arrazoia duzu. Hona hemen definizioa (ez da azterketan sartuko...):
    Kontinenteak inguratzen dituen ur gazizko eremu zabala, Lurraren azaleraren zatirik handiena estaltzen duena.

    ResponderEliminar