Gizakia, espazioa, denbora

2014-12-09

2. mailako azterketa (2013-12-18)


Datorren astelehenean, hilak 15, azterketa egingo dugu.

Azterketan eduki hauek sartuko dira:





  • Monarkiatik inperiora
  • Anakelekin egindako laburpenak:

  1. Jarduera ekonomikoak
  2. Etxebizitza eta familiako bizimodua
  3. Gizartea
  4. Antolamendu politikoa
  5. Erlijioa eta kultura
  6. Armada erromatarra
  7. Artea

12 comentarios:

  1. Gizartea ez da ikasi behar?

    ResponderEliminar
  2. Bai. Zuzendu dut. Mila esker.

    ResponderEliminar
  3. Iñigo aber; zer ikasi behar da:
    zuk emandako fitxa(Jarduera ekonomikoetatik, erromanizaziora) eta Erregeen garaitik enperadoreen garaira, Armada erromatarra: Legioak, Erromatar munduaren krisia eta gainbehera ?

    ResponderEliminar
  4. Iñigo,ea, blogetik jakin ber dia: kokapena; etruskoak; monarkia; errepublika; inperioa; erreklutatzea;antolaketa ta krisia ta gainberaren arrazoiak, ta gero zuk emandako fitxak ezta?
    Ekhine Legorburu Lizarazu 2.B

    ResponderEliminar
  5. Blogean dagoena zure koadernoan daukazu galdera-erantzunak bezala, gelan egindako azalpenetatik abiatuta. Fitxak zuek informatika gelan egindako laburpenak dira.

    ResponderEliminar
  6. Galdera sortako galdera batzuk azterketan sartuko dira ez? Hortik ensaiatuko degu?
    Markel Mayo 2.A

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Galdera sortak prestatuz azterketako galderak erantzuten arazorik ez duzu izango.

      Eliminar
  7. Largo di Torre Argentina da erromatar garaikoa?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ez nuen ezagutzen, baina zure galderari erantzuteko begiratu dut, eta bai, Erromako errepublikaren garaikoa dira bertan dauden tenpluak.

      Eliminar
  8. iñigo galdera bat. Ogia merkea zen erromatarren garaian?

    ResponderEliminar
  9. Ogia, olioa eta ardoa oinarrizko jakiak ziren greziar eta erromatar zibilizazioetan. Prezioak gora eta behera egingo zuten urte bakoitzeko uztaren arabera eta izango ziren garai oso onak eta garai oso txarrak. Zaude ziur ogia garesti zenean herritarrak oso haserre egongo zirela eta istilu handiak izango zirela. Enperadoreek, hain zuzen, jendearen haserrea lasaitu nahi zutenean "ogia eta zirkoa" eskaintzen zien. Gelan bilatu dezakegu informazio gehiago honi buruz. Ongi pasa egun hauek. (begiratu blogaren azken sarrera).

    ResponderEliminar