K.o. III. mendearen erdi aldera krisia hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio.
- Arrazoiak:
- a) Barneko arrazoiak:
- Inperioa izugarri hazi zen: armada handia eta funtzionario ugari zeuden.
- Burokrazia eta armada mantentzeko behar zen dirua gerrako harrapakinen bidez lortzen zen: ez zegoen lurrik konkistatzeko eta, ondorioz, zergak ugaritu ziren.
- Konkista berririk gabe, esklabo berriak lortzeko aukerarik ez zegoen eta, ondorioz, nekazaritzako produkzioa murriztu egin zen.
- Horrez gain, merkataritzako bideak ere ez ziren batere seguruak eta, horregatik, merkataritza murriztu zen.
- Teodosio enperadoreak bitan banatu zuen inperioa, k.o. 395. urtean, eta bi inperio sortu ziren: Erroma eta Bizantzio.
- Mugetan herri asiarrak, godoak eta germaniarrak zeuden, barbaroak deitzen ziten.
- Nomadak eta artzainak.
- Hasieran, muga pasa eta arpilaketak egiten zituzten.
- Gero, lurrak hartu nahi izan zituzten, itunen bidez sartzen ziren batzuetan, indarraz baliatuz besteetan.
Ekialdeko inperioa 1453 urtera arte iraun zuen bitartean, Mendebaldeko inperioa porrot egin zuen 476. urtean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario