Gizakia, espazioa, denbora

2011-01-28

4. "Biztanleria egitura"

Biztanleria piramidea:
  • Oinarrizko aldagaiak adina eta sexua dira.
  • Guztizko biztanleriarekiko ehunekoak zehazten dira: ezkerraldean, gizonezkoenak, eta, eskuinaldean, emakumezkoenak.
  • Adin taldeak (urteak bosnaka) barren bidez irudikatzen dira.
  • Adinaren arabera, hiru multzo bereizi ohi dira:
  • Gazteak: 0 eta 15 urte bitartekoak.
  • Helduak: 15 eta 64 urte bitartekoak.
  • Zaharrak: 65 urtetik gorakoak.

Lan jardueren araberako sailkapena:
  • Biztanleria aktiboa: lan egiteko legezko adina (16-65) dutenak, langileak eta langabetuak
  • Biztanleria pasiboak: haurrak eta zaharrak, ikasleak, etxeko andreak, gaixotasunengatik edo urritasunengatik lan egiterik ez dutenak.
Biztanleria aktiboa sektore ekonomikoen arabera sailkatzen da:
  • Lehen sektorea: nekazaritza, abelazkuntza, arrantza.
  • Bigarren sektorea: industria, meatzaritza eta eraikuntza.
  • Hirugarren sektorea: garraioa, merkataritza eta zerbitzuak.

3 comentarios:

  1. Iñigo al dezu jarri 3. a mese??

    ResponderEliminar
  2. Epe labur batean atal guztiak jartzeko asmoa daukat.

    ResponderEliminar
  3. azterketa noiz da eta zer sartzen da?

    ResponderEliminar