Gizakia, espazioa, denbora

2013-02-19

Arrautza edo oiloa

Historiaurrearen gaiarekin hasi garela eta, eztabaia piztu da gelan: zein izan zen lehenago, arrautza edo oiloa? Eztabaida hau oso zaharra da eta greziarren garaitik dator.

Eboluziaren teoriaren arabera, garbi dago: arrautza. Paleontologoek diotenez, oiloak agertu baino lehen dinosauroak jada arrautzen bitartez ugaltzen ziren eta hegaztiak dinosauroen ondorengoak dira.

Biziaren sorreran jainkoa egon zela pentsatzen dutenek, ordea, lehenago oiloa dela diote, jainkoak animalia guztiak sortu baitzituen, baita oiloa ere. Eta oilotik, arrautza dator, jakina.

Honen harira, badago txiste bat. Horratx: ez oiloa, ezta arrautza ere; Jainkoak oilarra sortu zuen lehenago. Gero, oilarraren saiets-hezur batekin oiloa egin zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario