Gizakia, espazioa, denbora

2011-02-09

1. "Zer da Historiaurrea?"

Zer da Historiaurrea?
Lurrean gizakia agertu zenetik idazkera asmatu arteko garaiari deitzen zaio Historiaurrea.
Zeintzuk dira Historiaurrearen informazio iturriak?
Fosilak eta hondakin materialak.
Zer aztertzen du Paleontologiak?
Fosilen bidez, animalien bilakaera aztertzen du.
Zer aztertzen du Arkeologiak?
Gizakiak utzi dituen hondakin materialak aztertzen ditu.
Zer aztertzen du Antropologiak?
Gizakiaren bilakaera eta bizimodua aztertzen ditu.
Zeintzuk dira Arkeologiaren oinarri nagusiak?
Estratigrafia, kronologia eta tipologia.
Zer aztertzen du Estratigrafiak:
Lurrazaleko geruzak aztertzen ditu.
Hondakin zaharrenak sakonago daude berriak baino.
Zer aztertzen du Kronologiak:
Aurkitzen diren hondakinak noizkoak diren esaten du.
Zein da Kronologiaren teknikarik ezagunena? Zertan datza?
- Karbono-14a.
- Organismoek bizitzan zehar karbono-14 xurgatzen dute.
Hiltzean, karbono-14 hori galtzen dute poliki-poliki.
Zientzilariek karbono-14 maila aztertzen dute.
Zer aztertzen du Tipologiak:
Aro bakoitzari zein hondakin materiala dagozkion zehazten du.

15 comentarios:

  1. Emendik estudiatzen badugu azterketa ondo egi godugu?

    ResponderEliminar
  2. bale,eskerrikasko

    ResponderEliminar
  3. Iñigo gauza bat azterketan zure hitzez esplikatu diteke edo blogean jartzen duen bezela jarri behar da?

    ResponderEliminar
  4. Badaude hitz batzuk (estratigrafia, adibidez) nahita ez ikasi behar direla, baina gero zure hitzekin zer esan nahi duten azaldu dezakezu.

    ResponderEliminar
  5. baina zer ikasi behar dira lau atalak? ze asko da...

    ResponderEliminar
  6. Eskerrik asko!

    ResponderEliminar
  7. azaldu behar da zer den estratigrafia?

    ResponderEliminar
  8. Bai, estratigrafia, kronologia eta tipologia zer diren jakin behar da.

    ResponderEliminar
  9. eta zer da karbono14???

    ResponderEliminar
  10. karbono 14 ren definizioa komplexuagoa jarri daiteke?

    ResponderEliminar
  11. iñigo laguntza behar de txostena egiteko jartzen du 2 osa ezazu esaldiak eta ez ditut aukitzen

    ResponderEliminar
  12. Hobe izango da zalantzak bihar atsedenaldian argitzea. Bihar arte.

    ResponderEliminar
  13. ikigo kaiso galdera bat es dit usten galderak ikusten

    ResponderEliminar