Gizakia, espazioa, denbora

2011-02-18

3. "Paleolitoko bizimodua"

BEHE-PALEOLITOA
Garai honetan bi gizaki mota daude: homo habilis eta homo erectus.
Homo habilis familian bizi zen, emakumezkoek fruitu bilketa egiten zuten eta gizonezkoek tresnak eta ehizaren bila joaten ziren. Sarraskijaleak ziren.
Homo erectus-ek gizarte-antolamendu handia zuten eta lanak banatzen zituzten. Ur asko eta silex harria ugaria zen lekuetan egiten zituzten kanpamentuak. Sua erabiltzen ikasi zuten, berotzeko, babeserako, janaria prestatzeko...
Labur-labur:
  • Homo motak: Homo habilis eta homo erectus
  • Teknologia: Homo habilis: landutako harkoskorren kultura. Homo erectus: Acheul kultura; silexeko tresnak, suaren erabilera.
  • Bizimodua: H. habilis: familietan bizi ziren; sarraskijaleak ziren; gizonek eta emakumeek eginkizun ezberdinak zeuzkaten. H. erectus: kanpalekuetan bizi ziren eta lan antolaketa handia zeukaten.

ERDIKO PALEOLITOA
Homo sapiens neanderthalensis klanetan bizi ziren; gaixoak eta zaharrak zaintzen zituzten. Elikatzeko fruitu bilketa egiten zuten. Klima hoztu zenez, haitzuloetan bizi ziren. Nomadak ziren. Besteak beste bi tresna mota nabarmentzen dira: karraskagailuak eta gezi puntak.
Labur-labur:
  • Homo mota: Homo sapiens neanderthalensis
  • Teknologia: Moustier kultura, karraskagailuak eta geziak.
  • Bizimodua: Nomadak ziren eta haitzuloetan bizi ziren. Klanak osatzen zituzten.
GARAIA: GOI PALEOLITOA
Homo sapiens sapiens, Cro-magnon. Harriak ez ezik hezurrak ere erabiltzen zituzten eta lan tresna mota ugari egiten ikasi zuten. Kanpalekuetan bizi ziren, ibaietatik eta haitzuloetatik oso gertu. Kanpaleku bakoitza zeregin ezberdinetarako erabiltzen zuten. Erlijioak eta bizitza espiritualak garrantzi handia zeukaten; hildakoak lurperatzen zituzten, eta haitzuloetako paretetan animaliak eta bestelako irudiak marrazten zituzten (labar-artea).
Labur-labur:
  • Homo mota: Homo sapiens sapiens, Cro-magnon
  • Teknologia: Harriak eta hezurrak; tresna ugari egiteko gai ziren eta bakoitzak bere zeregina zeukan. Aurignac, Solutre eta Madalen kulturak ezagutzen dira.
  • Bizimodua: Kanpalekuetan eta haitzuloetan bizi ziren, ibaietatik oso gertu. Bizitza espirituala zeukaten hilobietan eta haitzuloetako arte-adierazpenetan ikusten den bezala.

29 comentarios:

  1. Iñigo ondo egongo zen bakarrik "Labur labur" ikastea eta ondoren, azterketan azalpena emateko momentuak, pixka bat ideia garatuagoa jartzea?
    Maialen 1.B

    ResponderEliminar
  2. hemendik askoz hobeto ikasten da
    Eskerrikasko Iñigo!!!

    ResponderEliminar
  3. Ez horregatik. Niretzat pozgarria da balio zaizula ikustea. Eutsi horri, bihar azterketa primeran aterako zaizu.
    Maialen, irudia izango duzu aurrean eta horrek lagunduko dizu labur-labur ikasi duzuenaren gainean luzeago idazten.

    ResponderEliminar
  4. labur-labur ez badugu jartzen azterketan ondo jarriko diguzu Iñigo?

    ResponderEliminar
  5. Iñigo, labur-labur ikasten badugu nahikoa da azterketarako?

    ResponderEliminar
  6. Laburra, zehatza eta zuzena. Bikain!

    ResponderEliminar
  7. nola eman zenigun fitxa bat hutsuneak betetzeko, paleolitoko bizimoduarena, ba labur-labur ikasten badugu ezingo ditugu hutsuneak bete.
    erantzun mesedez
    udane 1.A

    ResponderEliminar
  8. azterketan papereko utsune berdinak jarriko dituzu??
    nerea 1.A

    ResponderEliminar
  9. Iñigo,labur-labur ikastearekin nahikoa da? edo bestea ere aterako da azterketan?
    Janire, 1.A

    ResponderEliminar
  10. Azalpen laburra nahiko da.

    ResponderEliminar
  11. Nerea, azterketan aukera ezberdinak egon daitezke, hutsuneak bete, edo azalpena eman irudiari begiratuta.

    ResponderEliminar
  12. Udane, azterketa ez da tranpa bat zuek harrapatzeko. Garrantzitsuena da garai horri dagokiona ikastea, azalpen luzea irakurriz, laburpena ikasiz, ariketak eginez (hutsuneak bete, adibidez). Beraz, lasai, ikasten baduzu ez duzu arazorik izango.

    ResponderEliminar
  13. eskerrik asko iñigo!
    udane 1.A

    ResponderEliminar
  14. iñigo ikhlas naiz, gauza bat, zer ikasi behar dugu, eman diguzun fitxa edo emen jarritako guztia?

    ResponderEliminar
  15. HAU IKASTEN BADUGU. ZU EMANDAKO FITXA EZ DUGU IKASI BEHAR?

    ResponderEliminar
  16. hemen, blogean, dagoen guztia ikasten badegu, ondo egingo degu aterketa? edo ariketak... egin behar ditugu?
    Janire, 1.B

    ResponderEliminar
  17. Batetik zein bestetik, hemendik edo gelako fitxatik ikasten baduzue, berdin-berdin gai izango zarete azterketa ongi erantzuteko.

    ResponderEliminar
  18. berriz ikhlas naiz, labur-labur ikasten badugu paleolitoa ondo aterako zaigu, edo detaileekin jarri behar dugu?

    ResponderEliminar
  19. Labur-labur nahikoa duzu.

    ResponderEliminar
  20. Galdera bat Iñigo, zuk azterketan zer jarriko diguzu testua eta guk utsuneak bete behar ditugu edo eskatuko diguzu hitz egiteko gauza bati buruz eta guk lagur-labur idatzi behar dugu?

    ResponderEliminar
  21. Gauza bera modu desberdinez galdetu daiteke eta beti hiru puntu hauen inguruan izango dira: zein homo mota zen? Ze teknologia? Nolako bizimodua?

    ResponderEliminar
  22. Baina, hutsuneak jarriko badituzu, ez dugu labur-labur atalarekin nahikoa izango... hobeto da dena gutxigorabehera ikastea ezta?
    Amaia 1.A

    ResponderEliminar
  23. Iñigo azterketan esan behar da Goi Paleoitoan "labur-labur" -etik Aurignac, Solutre eta Madalen kulturak?

    ResponderEliminar
  24. Hutsunena ariketa bat izan zen liburuan zegoen informazioa laburtzeko, hau da, liburua aurrean zenuela. Funtsezko datuak 'labur-labur' atalean dago. Hori ongi ikasi.

    ResponderEliminar
  25. Aurignac, Solutre eta Madalen kulurak, dagoeneko badakizkizu! Ez naiz zorrotza izango izen horiekin.

    ResponderEliminar
  26. labur-labur ikaten badezu balio du?

    ResponderEliminar
  27. laburra balio du?

    ResponderEliminar