Migrazio motak:
- Emigrazioak: Herri batetik alde egiten badute emigranteak izango dira.
- Inmigrazioak: Toki jakin batera iristen diren pertsonak etorkinak dira.
Sailkapena:
a) Barneko migrazioak:
- Herrialde edo inguru baten barnean gertatzen diren biztanleriaren mugimenduak dira.
- Honelakoak izan daitezke:
- Behin-behinekoak: Denbora-epe jakin baterako direnean.
- Behin betikoak
- Nekazaritza-inguruetako exodoa: Nekazaritzako inguruetan lan-arazo handiagoak, osasun-, hezkuntza- eta aisialdi-zerbitzuak urriak izaten dira eta jendea hirietara joaten da. Ondorioz, hirietan hazkunde handia gertatu da.
b) Kanpoko migrazioak: Pertsonek muga politikoak zeharkatzen dituztenean gertatzen diren biztanleriaren mugimenduak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario