Gizakia, espazioa, denbora

2011-03-14

4. Iraultza Neolitikoa eta Metal Aroa

1. MESOLITOA
  • Definizioa: Paleolitikotik Neolitikora iragateko garaia.
  • Duela 12.000 urte inguru, Mesolitikoan, tenperatura igo egin zen. Gizon-emakumeek elikatzeko modu berrien bila hasi behar izan zuten.
2. IRAULTZA NEOLITIKOA: Neolitikoan gizakiak izan zituen aldaketen multzoa; garrantzitsuena gizakia harrapari izatetik ekoizle izatera iragatea izan zen.

3. NEOLITOA
  • DEFINIZIOA: Neolito hitzak harri berria esan nahi du. Hala ere, aro honen ezaugarri nagusia nekazaritza eta abeltzaintza agertzea da. Gizakia sedentario bihurtu zen.
  • EZAUGARRIAK:
- Tresnak: tresnak eta lanabesak hobetu eta tresna eta lanabes berri ugari sortu ziren. Zeramika agertu zen.
- Herrixkak: Herrixketan bildu ziren (Catal Hüyük, Jeriko).
- Ibaiertzetan kokatzen ziren eta etxeak pezozkoak ziren.
- Lan banaketa egin zen eta lanbide berriak sortu ziren. Trukean eta merkataritzan hasi ziren.
- Biztanleria: Elikadura hobetzearen ondorioz, biztanleria izugarri hazi zen.
4. METAL AROA
  • Metalurgia:
- Metalak dituzten mineralak lantzeko teknika.- Hasieran soilik helburu estetikoetarako eta apaintzeko erabiltzen ziren.
- Gero, era guztietako tresnak egiten ziren: armak, lanabesak, apaingarriak...
- Metal nagusiak: Kobrea, Brontzea: (kobrea + eztainua), Burdina
  • Arkitektura megalitikoa:
- Adierazpen erlijiosoaren ondorioa da: heriotza, astronomia...
- Monumentuak eraikitzeko harri handiak erabiltzen zituzten:

= Trikuharriak: zutikako bi harri edo gehiagorekin eta hauen gainean ezarritako beste batekin osatutako hilobiak ziren. Gorpuak hilobiratzen zituzten, banaka zein taldeka.
= Menhirrak: lurrean zutik sartutako harri handiak ziren.
= Cromlech: menhirrak borobilean kokatzen direnean. Gorpuak erraustu egiten zituzten eta ontzietan sartu ondoren lurperatzen zituzten.
= Errenkadak: menhirrak lerro batean edo paraleloan kokaturik.
5. NEOLITOA EUSKAL HERRIAN
  • Kultura neolitoa garai eta erritmo desberdinetan hedatu zen.
  • Euskal Herrian, K.a. 3000. urte inguruan agertu zen, baina k.a. 2000. urtera arte ez zen erabat zabaldu.
  • Bi alde bereizten dira:
- Inguru atlantikoa iparraldean: malkartsuagoa, ez zen horren egokia nekazaritza-jarduerarako eta artzaintza zen nagusi.
- Inguru mediterranearra hegoaldean: nekazaritzari lotutako bizimodu sedentarioa garatu zen.
  • Monumentu megalitikoak:
- Trikuharriak: k.a. 2500 urte inguruan hildakoak taldeko panteoietan lurperatzen zituzten (Sorginetxe, Sorginen txabola…)
- Menhirrak (Eteneta…)
- Harrespilak (Oianleku…)
- Brontze Aroa: mediterranear isurialdean agertuko dira lehen herrixkak (La Hoya...), jende gehiena haitzulo eta natur babesguneetan bizi baziren ere.

10 comentarios:

  1. HAU BAKARRIK NO??

    ResponderEliminar
  2. Gauza bat ez da ezer gehiago ikasi behar ez?

    ResponderEliminar
  3. hau bakarrik ikasi behar daa??????

    ResponderEliminar
  4. Hemendik ikasten badugu azterketa ondo aterako zaigu?

    ResponderEliminar
  5. hau bakarrik ikasi behar da ez???
    nerea 1.A

    ResponderEliminar
  6. Atal honetatik bai. Kontuan izan beste hiru daudela.

    ResponderEliminar
  7. bueno, gehiegi da ee...

    ResponderEliminar
  8. iñigo, hemendik zer aterako da? (iraultza neolitikoatik..) trikuharria eta hori edo den dena? pila bat da!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  9. Bai, luze xamar, baina nahiko ezaguna, ezta? Gainera, gelan ikasi dugun azkena da eta errazago gogoratzen da.

    ResponderEliminar