Gizakia, espazioa, denbora

2011-05-30

6. "Egiptoko artea"



6. ARTE EGIPTOARRA
  • Artista gehienak estatuko edo tenpluetako funtzionarioak ziren
  • Oso praktikoak ziren: ederrak eta erabilgarriak
  • Aginduak betez lan egiten zuten
6.1 ARKITEKTURA
- Hilobiak eta tenpluak
- Hilobiak:
  • Hasieran mastabak egiten zituzten
  • Gero, piramide mailakatuak
  • Piramideak: famatuenak, Gizeh-ko Keops, Kefren eta Mikerinos-en piramideak
  • Hipogeoak: harkaitzetan zulatutako hilobiak
-Tenpluak:
  • Sarreran esfingeez apaindutako etorbidea
  • Sarrera nagusian, dorreak, estatua handiak eta obeliskoak
  • Barruan, patio bat eta jainkoaren estatuaren kamera
  • Ezagunenak: Karnak, Luxor
6.2 ESKULTURA
- Arkitekturari oso lotuta
- Faraoiak, faraoien emazteak, apaizak, eskribak.
- Ezaugarriak: Besoak gorputzari itsatsita, hankak elkarren ondoan
- Erliebeak:
  • Hilobiak eta tenpluak apaintzeko
  • Burua profilez, sorbalda aurrera begira
6.3 MARGOLANAK
  • Eguneroko bizimoduko alderdiak adierazten zituzten
  • Papiroetako idatziak ere margolanekin apaintzen ziren
6.4 ARTE XEHEAK
  • Abilezia handiz eginak
  • Bitxiak, zeramikazko ontziak, altzariak, sarkofagoak, brontzezko irudi txikiak…

No hay comentarios:

Publicar un comentario