Gizakia, espazioa, denbora

2011-10-03

2. "Giza eskubideak"


1- Zer da giza duintasuna? 
Zertan datza giza duintasuna?
  • Existitze hutsagatik, pertsona guztiok ditugun eskubide batzuk dira giza eskubideak. 

Zer lotura dago duintasunaren eta giza eskubideen artean?
  • Txanpon beraren bi aldeak dira: giza eskubideak pertsonaren duintasunaren emaitza dira; beraz, duintasun horren fruitu dira pertsona guztiei aitortu beharreko eskubideak. 
2- Nolakoak dira giza eskubideak? 
Zer ezaugarri dituzte giza eskubideek?
  • Unibertsalak dira, guztionak. 
  • Ez dira iraungitzen. 
  • Ezin diegu uko egin. 
  • Exijitu egin ditzakegu. 
Zergatik dira giza eskubideak “zilegitze printzipioa”?
  • Giza eskubideak errespetatzeak zilegitzen du, gaur egun, jokaera edo erakunde bat. 
  • Gizarte baten justizia maila erakusten du eskubideak zein neurritan betetzen diren ikusteak. 
3- Giza eskubideak edukitzerainoko bide luzea 
Zer ekarpen egiten diete erlijioek duintasunari?
  • Erlijio nagusiek sufritzen dutenenganako errukia babesten dute.
Kant-en iritziz, zer da giza “duintasuna”?
  • Guztia saleros daiteke, pertsonak izan ezik, eta, horrenbestez, horien balioa absoluta da, “ordainezina”.
Zer eskubide babesten ditu liberalismo ekonomikoak?
  • Liberalismo ekonomikoak jabetza pribaturako eskubidea babesten du.
Zer eskubide babesten ditu liberalismo politikoak?
  • Liberalismo politikoak pertsonen askatasuna aldarrikatzen du, sinismen, adierazpen eta pertsonekiko harremanei dagokienez.
  • Edozein erlijio izateko askatasuna.
  • Ideia politiko desberdinak izateko askatasuna.
  • Elkartzeko askatasuna.
Zer eskubide bultzatu zituen mugimendu sozialistak?
  • Lan eskubideen garapena: lan segurua, soldata duina, legez kaleratuak izateko eskubidea, langabezirako eskubidea...
  • Osasun eta hezkuntza eskubideak.
  • Eskubide politikoak herritar guztientzat izatera pasatu ziren, klase sozialetik edo generoagatik diskriminatu gabe.
4- Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 
Ba al dakizu zeintzuk izan ziren Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren aurrekariak?
  • 1789: Frantziako Lehen Errepublikak Gizakien eta Herritarren Eskubideen Aldarrikapena.
  • 1791: AEBetako Konstituzioan banakakoen eskubideak bildu ziren.
  • 1917: Mexikoko Konstitutuzioan gizarte eskubideen lehen katalogoa jaso zen.
Nola eragin zion Bigarren Mundu Gerrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari?
  • Bigarren Mundu Gerrak (1939-1945) planeta osoa guda zelai bihurtu zuen: 70 milioi hildako eta 100 milioi zauritu.
  • Agerian utzi zuen gizakion ankerketia guztia.
  • Ondorioak: Nazioarteko sistema juridiko bat sortu zen.
  • Nazioartean ordena bat sortzea: Nazio Batuen Erakundea (NBE)
  • 1948: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Hirugarren belaunaldiko eskubideak
5- Ba al dakizu zer diren “hirugarren belaunaldiko eskubideak? 
Nola sortu ziren?
  • Gerra Hondamendi ekologikoak Aberats eta txiroen arteko desberdintasunak
  • Garapen teknologikoaren mehatxuak
Zer oztopo daude gaur egun giza eskubideak aitortzeko eta betetzeko?
  • Teorian: adostasun falta edukien interprestazioan.
  • Praktikan: ez dira mundu osoan onartu.
Giza eskubideak babesten eta sustatzen dituzten erakundeak
  • Giza Eskubideentzako Nazio Batuen Goi Mandataria.
  • Amnesty International, gobernuz kanpoko erakundea.
  • Human Right Watch, profesional elkartea.

3 comentarios:

  1. imprimatu daiteke eske asko da

    ResponderEliminar
  2. Ez dizu merezi, alferrikakoa da.

    ResponderEliminar
  3. hau biar erakutxi behar zaizu ?
    eta beste gaiakoa?

    ResponderEliminar