Gizakia, espazioa, denbora

2011-09-01

Erroma garaiko gertaera ospetsuak

Erromaren Historian garratzitsua izan den gertaera bati buruzko informazioa bilatu eta iruzkin moduan txertatu hemen.
Zure aurretik beste norbaitek horri buruz idatzi badu, datu gehiagoekin osa dezakezu geratera aipatzen den iruzkin horretan bertan "Responder" botoian klik eginez.

6 comentarios:

  1. Kaixo Iligo,
    ni Asier Jaraiz naiz 2.C koa eta erromako gerra punikoaz hitz egingo dut.

    Hiru gerra puniko izan ziren, Kartaga aintzinako Erromak elkarren aurka eraginak.
    Puniko izena dute latinez Kartagotar esateko punikus hitza erabiltzen zelako. Gerraren kausa nagusia bien arteko interes gatazka izan zen. Erromatarrek Siziliatikhedatu nahi zuten bere menpeko lurraldea, baina Siziliako zati bat Kartagoren azpian zegoen.
    Lehenengo gerraren hasieran, Kartago Mediterraneko botere nagusia zen, Erroma Italian gora zihoan boterea zen bitartean. Hirugarren gerraren amaierako, bi alderdietako milaka soldadu hil ondoren, Erromak Kartagoko inperioa bereganatu zuen, hiria arpilatuta Mazedoniar gerren bukaerarekin (k.a.188an), Erroma Mediterraneoko hiririk boteretsuena bilakatu zen.

    ResponderEliminar
  2. Numantzia

    Numantzia herri zeltibera bat da, Sorian dagoena.
    K.a. 153. urtean lehen gatazka izan zuen Erromarekin, belloen tribuko iheslari batzuei hirian sartzen uzteagatik. Numantziarrek Quinto Fulvio Nobilior kontsulak gidatutako 30.000 gizonez osaturiko ejerzitoa suntsitzea lortu zuten, baina Caro buruzagia galduta.

    20 urte erromatarren erasoak sahiesten egon ondoren, k.a. 133. urtean senatu erromatarrak Publio Cornelio Escipion Emilianori Numantzia suntzitzeko eskatu zion. Honek dorrez eta beste hainbat materialez osatutako 9km-ko itxidura bat jartzea erabaki zuen. Gosetez eta gaixotasunez beteriko 13 hilabeteren ondoren Numantziarrek egoera horri bukaera jartzea erabaki zuten. Gutxi batzuk esklabo bezala entregatu ziren, baina gehienak suizidatzea erabaki zuten, nahiago zuten hiltzea esklabo izatea baino.

    Ilargi Zipitria 2.B

    ResponderEliminar
  3. Pompeya
    Pompeya Erromako hiri bat da gaur egungo Napoles ondoan dagoena . Kristo ondoren 79. urtean Pompeyan zegoen Vesubio sumendia lehertu zen . Biztanleak sumendiaren gas toxikoetatik hil ziren eta Pompeya , errautsez 7 metro estali zen . 1748. urtean aurkitu zuten Pompeya eta errautsa kentzean hildako biztanleen gorpuak errautsez estalita aurkitu zituzten , errautsez egindako estatuak ematen zituzten . Gaur egun Pompeya errauts gabe dago eta bere kaleetatik ibili daiteke .
    Unai Aranburu 2.B

    ResponderEliminar
  4. PONPEIA
    Ponpeia (latinez Pompeii, italieraz Pompei) Italiako hiri bat da, Napoli probintzian dagoena, Campania izeneko eskualdean, Vesuvio sumendiaren magalean; 25.000 biztanle inguru ditu.K. a. VI. mendetik aurrera greziarrak, etruskoak eta samniarrak bizi izan ziren bertan.

    Ondoren, erromatar aberatsen udako hiria izan zen (K. a. 89). Lurrikara batek hondatu zuen 63an eta 79an, Vesuvioren errautsek eta harriek estali zuten oso-osorik. 1748az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira.
    Markel Mayo 2.A
    (Unairen berdiña da baina hau desberdina da.)

    ResponderEliminar
  5. beste bat egin behar al dut Iñigo?
    Markeñ Mayo

    ResponderEliminar