Gelako bakoitzak gai horietatik bat aukeratuko du, gustukoena, eta ondoren horrekin zerikusirik duen informazioa bilatuko du.
Informazioarekin laburpen bat idatzi behar da gutxienez datu hauek eskainiz:
- Nor / Zer (Adibidez: Julio Zesar, Koliseoa, Numantzia...)
- Non (non jaio/hil zen, non dago, non gertatu zen...)
- Noiz (noiz jaio/hil zen, noiz egin zuten, noiz gertatu zen...)
- Zergatik da ezaguna?
VIRIATO
ResponderEliminarViriato (K. a. 139an hila) Erromaren espantsioari Duero eta Guadiana ibaien artean zegoen lurraldean aurre egin zion lusitaniar tribuaren buruzagi nagusia izan zen. Lusitaniak honako egungo lurralde hauek hartzen zituen gutxi gora-behera: Zamorako probintziaren zati bat, ia Salamankako probintzia osoa, Avilako probintziaren mendebaldeko zatia (hiriburua bera barne),Extremadura, Toledoko probintziaren mendebaldea (Talavera de la Reina ingururaino, Talaverako Lurraldeak deiturikoa) eta, azkenik eta batez ere, Portugal (Miño eta Duero ibaien arteko zatia izan ezik).
Viriato bataila lekuan garaiezina zen eta Erroma gainetik kendu nahi zuen eta orduan bere hiru lagunak Audax, Ditalkos eta Minuros erosi eta lo egiten zuen bitartean hil egin zuten K. a. 138an.
Viriatori haren lagunak ez bazioten traiziotatu agian Erromaren Hispania konkistatzeko saiakera gelditu ahal izango zuen?
Julio Zesar, latinez Gaius Iulius Caesar,K. a. 100eko uztailaren 12 edo 13a - K. a. 44ko martxoaren 15a) militar eta politikari erromatarra izan zen. Bere herrian hil zen. Ezaguna da zeren politikari eta militar erromatar oso ospetsua izan zelako.
ResponderEliminarhttp://1.bp.blogspot.com/-J4DFtHyC878/TZWshMP90nI/AAAAAAAABXE/AIJ3K5aRYSk/s1600/julio_cesar.jpg
Egoitz Arrieta
Koliseoa jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua ,Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian. 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian. Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik . Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan, naumakia, animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da.
ResponderEliminarENEKO RUIZ
Julio Zesar:
ResponderEliminarJulio Zesar militar eta politikari erromatarra izan zen.( K. a. 100eko uztailaren 12 edo 13an jaio zen eta - K. a. 44ko martxoaren 15an Hil egin zen)Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.
Nerea Elizetxea Saborido 2.B
http://www.google.es/imgres?q=koliseoa&um=1&hl=es&rlz=1R2SUNC_esES376&biw=1366&bih=587&tbm=isch&tbnid=OIxfhakYBSfKNM:&imgrefurl=http://eneatxi.blogspot.com/&docid=AakZZCWuGVElMM&imgurl=http://1.bp.blogspot.com/_BSzg3xvKTA4/TNujh7N8-7I/AAAAAAAAAB4/KqYykMeat-c/S748/roma3aldatuta.jpg&w=748&h=503&ei=9gHdTqBwh86EB_G60PMI&zoom=1&iact=rc&dur=132&sig=100109015243897063330&page=1&tbnh=102&tbnw=146&start=0&ndsp=21&ved=1t:429,r:5,s:0&tx=23&ty=66
ResponderEliminarKoliseoa Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Han gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen 70 eta 72 urteen artean, Vespasiano enperadorearen erregealdian. Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan, naumakia, animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Goi Erdi Aroan utzi zen gauza hoietarako erabiltzen eta babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala erabiltzen hasi zen.
Koliseoa lurrikaren ondorioz oso kaltetua egon arren erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da. Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da, eta oraindik Erromatar Eliza Katolikoari oso lotua dago.
Ainhoa Gomez, 2.A
KOLISEOA:
ResponderEliminarKoliseoa jatorrian Flabiar Anfiteatroa deitzen zen. Erromaren erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Koliseoa ia 500 urtez erabili zen, bertan galdiadoreen borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren.
Oihane Goikoetxea 2.C
Ekhine Legorburu Lizarazu 2.B
ResponderEliminarGALERIA VALERIA
Galeria Valeria Diokleziano erromako enperadorearen eta bere emaztea Priscaren alaba izan zen, Galeriorekin ezkondu zena. Ez da jakin non jaio zen baina Sirian hil zuten, bere ama Priscarekin ihesik zioala. Galeriorekin familia loturak elkartzeko asmoz ezkondu zen Tetrarquiako kideen artean. Galerio bere lehenengo emazteaz, Valeria Maximilaz, banatzera behartuta egon zen. Galeria Valeria jatorra izan zen kristauekin bere senarra Galeriok beraien aurkako jazarpena ezartzen hari zen harren. K.a. 311.urtean, bere senarra hil zenean, behartua izan zen enperadore berriarekin, Maximino Dayarekin ezkontzera, Galeriak ezin izan zuen onartu eta denbora gutxian ihes egin zuen Siriaran bere ama Priscarekin bertan Liciniok arrapatuak eta exejutatuak izan ziren arte ( K.a. 315.urtean).
Bere ausardiagatik eta Galerioganako lehialtasunakgatik da ezaguna gainera horren zaharra izanik ere aurkitu da bere erretratu txikiren bat, txanponetan.
Iñigo barkatu aurrekoan izena jartzea ahaztu zait.
LUPERKA; ROMULO ETA REMO.(historio, eta monumentua)
ResponderEliminarhttp://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Capitoline_she-wolf_Musei_Capitolini_MC1181.jpg
Erromatar mitologiaren arabera, Marte jainkoak bere seme Romulo eta Remo gerraz babesteko basoan utzi ostean, Luperka, haurrei titia eman zien otsemea izan zen, horrela, artzain batek anaiak aurkitu eta berera eraman zituen arte. Romulo eta Remoren baitan dago Erroma hiriaren sorrera.
Monumentua erromatar Kapitolioaren museoan kontserbatzen da. Brontzezkoa, 114zentimetroko zabalera eta 75zentimetroko altuera duen otsemea. Zortzi titi ditu animaliak eta ikusten denez bi gaztetxoak bertatik esnea hartzen ari dira. Tradizioaren arabera eskultura etruskoa izango litzateke, baina orain frogatu da Erdi Aroan egina dela (irakurri dudanez K.a. 470.urtean). Anaia gazteak, Antonio Pollaiuolo eskultoreak eginak, eta Pizkunde garaian gehituak izan zirela pentsatzen da.
Maddi Galdos 2.A
**Iñigo azkenian piztu al izan det ordenadoria.
Romulo eta Remo bikiak Marte gerra jainkoaren semeak dira. Romulo, Erromako fundatzaile eta lehen errege mitologikoa zen. Leiendaren arabera, Amuliok, Alba Longa hiriko erregea izateko nahian, Numitor, bikien aitona eta benetako erregea, hiritik bota zuen. Romulo eta Remo, haztean aitonaren postua eskatu ez zezaten, hiltzea erabaki zuen Amuliok.
ResponderEliminarkoliseoa:
ResponderEliminarjatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua . Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen.
Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476. urtea baino askoz beranduago.
oliseoa:
ResponderEliminarerromaren dialdean dagoen eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen.Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476. urtea baino askoz beranduago.
Kaio Julio Zesar Erroman jaio zen K.a. 101ean eta K.a. 44an hil. Jeneral, historialari, diktadore eta Patrizio erromatarra izan zen, nahiz eta plebearekin famili harremanak izan. Sila diktadorearen aurka jarri eta Asiara atzerriratu zen (82-78). Erromara itzuli eta karrera politikoari ekin zion. Hispanian kanpaina erraza egin ondoren, Ponpeio eta Marko Lizinio Krasorekin triunbiratua osatu zuen (60). Kontsul izan zen (59, 56) eta Galia konkistatu zuen (58-51). Bien bitartean, Krasoren heriotza gertatu zen (53), triunbiratua desegin zuten eta Senatuak kontsul ahalguztidun izendatu zuen Ponpeio.
ResponderEliminarZesar, Senatuaren baimenik gabe, Rubikon ibaia zeharkatu armadarekin eta Erromara abiatu zen. Honek gerra zibila piztu zuen (50-46). Farsalian (48), Tapson (46) eta Mundan (45) garaile atera zen Zesar; Kleopatra Egiptoko erregina izendatu zuen, eta Erromako kontsul eta diktadorea izan zen. Aurkako konspirazio bat antolatu zioten, bere lagun Bruto tartean zela, eta hil egin zuten. Bere iloba txikia zen Augusto izendatu zuen ondorengo. Galiako Gerrari buruz eta Gerra Zibilari buruzko bere oroitzapenak idatzi zituen (Iruzkinak).
Aktiumeko gudua:
ResponderEliminarK.a.31 ko irailaren 2an, Ambraziako golkoan Erroma Oktaviotarra eta Egiptoren arteko gudua gertatu zen. Erromatarrek Marco Agripa Buruan 400 itsasontzi eta 80.000 gizon zituzten eta Egipziarrak berriz Marco Aurelio eta Kleopatra VII buruan 500 itsasonzi eta 120.000 gizon zituzten.
Nahiz eta haskoz ere gehiago izan Erromatarrek erraz irabazi zuten Marco Aurelio eta Kleopatra VII Alexandriara ihes egitera behartuz.
Urte bat ondoren Erromatarrak Alexandriako ateetan kokatu ziren eta Egipziarrak errenditu egin ziren, baina Marco Aurelio eta Kleopatra VII beren buruak beste egin zuten, lehenengoak galtzeagatik eta bigarrenak Marco Agriparen oparia ez izateko
Asier Fernandez(2.C)
KOLISEOA:
ResponderEliminarKoliseoa jatorrian Flabiar Anfiteatroa deitzen zen. Erromaren erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Koliseoa ia 500 urtez erabili zen, bertan galdiadoreen borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren.Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian.Goi Erdi Aroan utzi zen gauza hoietarako erabiltzen eta babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala erabiltzen hasi zen.
Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da, eta oraindik Erromatar Eliza Katolikoari oso lotua dago.
Oihane Goikoetxea 2.C
ANIBAL, ATENASKO AKROPOLIA:
ResponderEliminarHanibal punikoz Baalen begikoa,K. a. 247 - K. a. 183 politikari eta militar kartagotarra izan zen, Hamilkar Barkaren semea. Bigarren Gerra Punikoan, Hispaniatik Erromararaino, Pirinio eta Alpeetan zehar, armada garaiezina eraman zuen. Bataila guztietan Erromako armada menderatu zuen, erromatarrek buruz-buruko borroka saihestu zuten arte. Hainbat urte Italian eman ondoren eta Erromak Afrika eraso ondoren, bueltatu behar izan zuen. K. a. 202.urtean, Eszipion Afrikanok garaitu zuen Zama izeneko batailan.
Gerra bukatutakoan, Hanibalek Kartagoren buruan jarraitu zuen, erromatarrek herbesteratu zuten arte,K. a. 195.urtean. Antioko III. gorteetara joan zen. K. a. 190.urtean erromatarrek Antioko III. garaitu zuten, eta Apameako bakea inposatu zioten. Horretan, Hanibal Erromari preso ematea eskatzen zitzaion. Hanibalek Bitiniako Prusias I.aren gorteetara alde egin zuen aldi hartan. Erromatarrek Prusiasi gauza bera eskatzean, Hanibalek bere buruaz beste egin zuen, K. a. 183.urtean.
Hanibal munduko estrategarik hoberenetakotzat jotzen da aho batez, Alexandro Handia, Julio Zesar, Genghis Khan,Napoleon Bonaparte eta beste gutxi batzuekin batera.
Iñigo barkatu lehenago ez entregatzea gatik, baina ez zidan blogean sartzen uzten.
Aro klasikoan eraiki zen, hau da K.a. V. mendean, garaiko Perikles politikari ospetsuaren aginduz eraiki zen pertsiarrek suntsitutako beste txikiago baten gainean.
Naiara Lopetegui, 2.B
Inigo, ni Imanol Ezkurdia naiz 2.a-ko ikaslea eta Julio Zesarri buruz hitzegingo dizut:
ResponderEliminarJulio Zesar, latinez Gaius Iulius Caesar, ([ˈgaːius ˈjuːlius ˈkaɪsar], ahoskera klasikoan; K. a. 100eko uztailaren 12 edo 13a - K. a. 44ko martxoaren 15a) militar eta politikari erromatarra izan zen.
Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.
Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean, Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktatore izendatuta, Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zelakoan. Hala ere, hilketak beste Gerra Zibil bat eragin zuen, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean. Gerra zesartarrek (Oktaviok eta Marko Antoniok besteak beste) irabazi zutenez, Inperioaren aldeko urrats sendoa egin zen.
Apolo:
ResponderEliminarApolo,olinpiar jainko nagusia da. Argiaren eta eguzkiaren jainkoa da, egia eta profeziena, arkularitzarena, medikuntzarena, musikarena, poesiarena, eta arteena ere bada, baita beste jarduerarena ere. Apoloren gurasoak, Zeus eta Leto izan ziren. Arreba bikia bazuen ere, Artemisa. Apolo, uharte batean jaio zen, Artemisarekin batera.
Apolo, ez zen batere zoriontsua izan maitasun kontuetan, emakumeek ihes egiten zioten, baina zenbaitetan bortxatu egiten zituen. Talia musarekin elkartzearen ondorioz, Koribanteak sortu zituen, Uraniarekin, Orfeo musika izan zuen... Apoloren mendekuak izugarri handiak izaten ziren. Ziklopeak hil zituen, baita Nioberen haurrak ere, Marsias satiroa, bizirik lurratu zuen,musikari gisa desafio egiteagatik. Troiako gerran, izurria zabaldu zuen greziarren artean, Krise, bere apaiza mendekatzeko, Agamemnon haren alaba bahitua zuelako. Laokoon eta haren semeak, Apolok bidalitako sugeak ito zituzten bere kontrako laidoa zigortzearren.
Igarmen, musika, eta poesiaren jainkoa, aldi berean, gerrari eta artzaina da. Eguzki jainko gisa, garbitzaile eta sendatzaile izanik ere, mendekatzaile eta bortitz ageri da. Argitasunaren sinboloa, erlijio orfikoaren jainkoa izan zen.
Leire Amiano 2.B
DIANA
ResponderEliminarDiana ehizaren jainkosa zen. Bere aita Jupiter zen eta bere ama Latona. Apoloren bizkia zen, hala ere, Apolo baino lehenago jaio zen. Bere anaia jaiotzean amaren sufrimendua ikusi zuenean, seme – alabarik ez izatea erabaki zuen. Bere aitari betirako birjintasuna eskatu zion et bera onartu zuen. Minervak, bere ahizpa, birjintasuna ere mantendu zuen. Horregatik biei, Minerva eta Dianari, “birjin zuriak” deitzen zieten.
Jupiterrek arkua eta geziak eman zizkion ehizan aritzeko. Ninfa talde handi bat ere eman zion berarekin egoteko eta ehizan aritzeko. Ehiza bere zeregin gogokoena zen.
Endimionetaz maitemindu zen eta gauero musu ematera joaten zen, hala ere, Endimion inoiz ez zen konturatu.
Dianaren omenez egindako tenplu handienetakoa Éfeso tenplua izan zen. Eraikitzeko berrehun eta hogei urte izan behar izan zuten. Berrehun eta hogeita zazpi zutabe zituen eta bakoitza errege batek ordaindu zuen.
Maialen Salsamendi 2.B
Romulo eta Remo bikiak Marte gerra jainkoaren semeak dira. Romulo, Erromako fundatzaile eta lehen errege mitologikoa zen. Leiendaren arabera, Amuliok, Alba Longa hiriko erregea izateko nahian, Numitor, bikien aitona eta benetako erregea, hiritik bota zuen. Romulo eta Remo, haztean aitonaren postua eskatu ez zezaten, hiltzea erabaki zuen Amuliok. Hala ere, bikiak hil behar zituen morroiak sehaska batean jarrita, ibaian utzi zituen. Tiberinok, ibaiko jainkoak salbatu zituen bikiak, eta Palatino Muinoko otseme batek bularra eman zien. Faustulok, Amulioren artzain batek, Romulo eta Remo aurkitu eta etxeratu zituen.
ResponderEliminarGarai eta indartsu hazi ziren bikiak, eta Faustulok haren leinu noblearen berri eman zien. Amulio eta Alba Longa eraso egindakoan, aitona kokatu zuten errege. Beste hiri bateko erregeak izan nahi zuten haiek.
Palatino Muinora ailegatu zirenean, Romulok esan zuen hor fundatu behar zutela haien hiri berria. Remok, ordea, Aventino Muinoa hobesten zuen. Erabakitzeko, jainkoen borondateari men egitea deliberatu zuten. Plutarkoren arabera, Remok sei bele ikusi zituen, eta Romulok, hamabi. Romulo idi pare baten bitartez hiriko mugak markatzen ari zela, Remok, jeloskor, madarikatu zuen hiria. Romulok bikia hil zuen.
Bere omenez, Erroma deitu zion hiri horri, eta lehen errege bihurtu zen.
Gorka Herrero 2.A
Numantzia hiri zeltiberiarra izan zen, ezaguna erromatarrei aurre egiteagatik gerra zeltiberiarretan. Hiriaren aurriak egungo garai udalerrian daude, Soriako probintzian .
ResponderEliminarErromatarren aurkako borrokak K. a. 153an hasi ziren. Numantziarrak erromatarren zenbait armada garaitu zituzten hurrengo urteetan, hala nola Kinto Fulvio Nobilior buru zuena. Hogei urtez Erromako erasoei eutsi ondoren, K. a. 133an, Erromako Senatuak Eszipion Emilianori eman zion agintea Numantziaren kontrako armadaren gainean. Horrek 9 kilometroko hesia altxatu zuen Numantzia dorrez, lubakiz, oholesiz eta abarrez inguratzeko. Hamahiru hilabete iraun ondoren, numantziar gehienek erabaki zuten hiriari su ematea eta bertan hiltzea, erromatarren esklaboak ez bilakatzeko.
Julio Zesar, latinez Gaius Iulius Caesar, ([ˈgaːius ˈjuːlius ˈkaɪsar], ahoskera klasikoan; K. a. 100eko uztailaren 12 edo 13a - K. a. 44ko martxoaren 15a) militar eta politikari erromatarra izan zen.Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean, Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktatore izendatuta, Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zelakoan. Hala ere, hilketak beste Gerra Zibil bat eragin zuen, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean. Gerra zesartarrek (Oktaviok eta Marko Antoniok besteak beste) irabazi zutenez, Inperioaren aldeko urrats sendoa egin zen.
ResponderEliminarAihnitz Ezkurra 2.B
Numantzia hiri zeltiberiarra izan zen, ezaguna erromatarrei aurre egiteagatik gerra zeltiberiarretan. Hiriaren aurriak egungo garai udalerrian daude, Soriako probintzian .
ResponderEliminarErromatarren aurkako borrokak K. a. 153an hasi ziren. Numantziarrak erromatarren zenbait armada garaitu zituzten hurrengo urteetan, hala nola Kinto Fulvio Nobilior buru zuena. Hogei urtez Erromako erasoei eutsi ondoren, K. a. 133an, Erromako Senatuak Eszipion Emilianori eman zion agintea Numantziaren kontrako armadaren gainean. Horrek 9 kilometroko hesia altxatu zuen Numantzia dorrez, lubakiz, oholesiz eta abarrez inguratzeko. Setioak hamahiru hilabete iraun ondoren, numantziar gehienek erabaki zuten hiriari su ematea eta bertan hiltzea, erromatarren esklaboak ez bilakatzeko.
Yassin Lemsalmi 2.A
Romulo eta Remo
ResponderEliminarMarte gerra jainkoaren semeak dira. Romulo, Erromako fundatzaile eta lehen erregea izan zen Amuliok, Alba Longa hiriko erregea izateko nahian, Numitor, bikien aitona hiritik bota zuen. Romulo eta Remo, haztean aitonaren postua eskatu ez zezaten, hiltzea erabaki zuen Amuliok. Hala ere, bikiak hil behar zituen morroiak sehaska batean jarrita, ibaian utzi zituen. Tiberinok, ibaiko jainkoak salbatu zituen bikiak, eta Palatino Muinoko otseme batek bularra eman zien. Faustulok, Amulioren artzain batek, Romulo eta Remo aurkitu eta etxeratu zituen.
Ikhlas Seddik 2.A
Koliseoa eraikin handiko anfiteatro bat da. Erromako erdialdean dago eta 50.000 pertsonentzakotokia dago.
ResponderEliminarHareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorago zeudenak gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen.
Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren.
Ekialdean eraiki zen eta lanak 70 eta 72 urtetan hasi ziren. Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen.
Julene Pazos 2.A
Julio Zesar:
ResponderEliminarK. a. 100eko uztailaren 12 edo 13an jaio zen eta K. a. 44ko martxoaren 15an hil.
Militar eta politikari erromatarra izan zen.
Erromako buru nagusia bihurtuzen Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean. Bizitza osorako diktatore izendatuta, Erromako gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide gehiagok Zesar bera hil zuten politikaren desadostasunen arazoengatik,Erroma errepublikara itzuliko zelakoan, baina hilketak beste Gerra Zibil bat eragin zuen, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean. Gerra zesartarrek irabazi zutenez, Inperioaren aldeko urrats sendoa egin zen.
Amaia Resende2.A