Gizakia, espazioa, denbora

2013-01-10

"Eta tira eta tunba"

Espainiako sistema demokratikoa ezagutzen hasi garela, azken berrehun urteko historiari errepaso bat eman diogu gainetik, denbora tarte horretan egon diren konstituzioei erreparatuz, batez ere 1812, 1876, 1931 eta 1978. urtekoak. 
Konstituzioek ez dute bide samurra izan Espainian. Aitzitik, berrehun urte horietan gerra latzak eta bortitzak bizi izan ditugu gure artean, gerra zibilak. Horren erakusgarri daukagu Joseba Tapia trikitrilariak argitaratutako "Eta tira eta tunba" diskoa, non azken karlistadan kantatutako bertsoak jasotzen dituen. Bertsoetan agirian geratzen dira errege absolutoaren eta konstituzio liberalaren aldekoen arteko tirabirak, zurien eta beltzen arteko gorrotoa.
 



VIVE, VIVE LA LIBERTÉ!

Anonimoa, 1869

Apez fanfarroi zenbaitek
desafioa bota'itek:
Karlos errege,
bortxaz bedere,
paratu behar ome'itek:
balore ona behaitek.

Apezak, zer nahi dezute
zuek errege bilatzen?
Partikularki
Karlos septimoz
nihor eztelaik oroitzen?
Hori bai zaiku txokatzen!

Ez dire apezak bakarrak,
baituzte lagun azkarrak;
haundimendiak,
ez galtzeagatik
lengo influjo ta indarrak,
egin dire karlostarrak.

Beti horien bizia
izan da hipokresia;
mundu guzia
umil-umila
beren eskura kartzia
da hoien lege guzia.

Bonuak eta graduak
dirutan ttuzte hartuak:
hek ezin kobra,
hok ez balio
Karlos errege egin arte;
esperantza ona daukate.

Galduagatik diruak,
badute konsuelua:
paper oiekin
egin dezakete
gibeleko serbiziua;
horra deskite modua.

Apezaren misionia da
bakea erakustea;
ez partiden bat
armatu eta
bera aitzindari atera,
gerra zibila piztera.

Fede onez kunplitzea
nork bere obligazionia,
makurrik gabe
geren dretxoak
elkarri respetatzea,
hori da libertadea.

Obispo eta kanonigo,
apez eta fraile,
zuek gurekin
oihu egin zue
zintzurrak larrutu arte:
Vive, vive la liberte!
ETA TIRA ETA TUNBA

        Anonimoa

Biba, biba, biba,
gure Jaungoikua!
Biba, biba, biba,
Aita Erromakua!

        Eta tira eta tunba
        eta tira beltzari,
        eta tira eta tunba
        eta tira beltzari.

Biba gure fedia
Españiyakua!
Biba Don Karlos eta
jende bertakua!

Viva libertad eta
gero Republika
atera beharra ziok
Españiyatika,
Karlos datorrenian
Parrantziyatika.

Biba, biba Don Karlos
eta Margarita,
biba relijiyua,
fuera republika!

Biba, biba Don Karlos,
hura da gizona,
Españiko errege
tokatzen zaiona.

Don Karlosek emon dau
errege-berbia:
gura dabela gorde
Jaunaren legia.

Esan bada gogotik
bildurra itxita:
Bizi bedi Don Karlos
ta andre Margarita!

Biba Karlos setimo,
Doña Margarita,
laster ikusiko dira
tronuan jarrita.

Aita Santuak berak
koroia ezarrita,
Frantziako arraian
haraño etorrita.

Karlosek esan ei dau
Begoña ganean;
laster sartuko dala
Madrilgo kalean.

Ikusi gura neuke
bere entradia,
Madrilgo txankameien
ariñeiketia.

Txapel txuria eta
berdaizka borlia,
zaldi gañean dator
gure erregia,
Españan agintzeko
nor izango hobia?

Biba Karlos septimo
eta Margarita,
Españan agintzeko
zer pare polita!

        Eta tira eta tunba
        eta tira beltzari,
        eta tira eta tunba
        eta tira beltzari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario