Gure inguruak kalez eta bidez josia daude, horietako batzuk oso-oso zaharrak. Erdi Aroan, Lezotik Errenteriara joateko ezinezkoa zen gaur egun egiten dugun bidetik pasatzea, itsas gora eta mendi malkarraren artean tarterik ez zegoelako. Bide azkarrena eta ziurrena aldapatsuena ere bazen. Zubitxon erreka igaro ondoren, Altamirara igo behar zen Darietaraino eta, segidan, malda behera Ugarritzeraino, egun Papresa dagoen lekuraino, zubia pasa eta Errenteriara heltzeko.
Pasa den astean ibilalditxo bat egin genuen Erdi Aroko bide hori zeharkatuz, eta Errenterian garai hartako aztarnak ezagutzeko (harresia, dorreak, kaleak, etxeak...).
Aitorrek egin du ibilaldi horren argazki-erreportaia. Honatx irudiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario