Gizakia, espazioa, denbora

2015-09-08

Ikasturte berriaren hasieran

Ikasturte berria hasi dugu eta horrekin batera berrikuntza batzuk ere izango ditugu.
Urtez urte baliabide teknologikoak txertatzen joan gara gure eguneroko lanean, beti ere jorratu nahi ditugun Gizarte Zientzietako edukien beharretara egokitzen saiatuz.
Aurtengoan urrats berri bat emango dugu eta ikasgela birtuala sortu dugu, Classroom izenekoa.
Lehengoa eta berriena uztartuz, funtzionamendua horrela izango da:

ORDENAGAILUA
  • Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du. Lehen saioan banatuko dira, baita erabiltzeko behar diren pasahitzak.
  • Pizterakoan, erne egon eta Ubuntu sistema eragilea hautatu. (Windows ere erabili daiteke, baina gelako lana egiteko Ubuntu erabiliko dugu).
  • "Hasi saioa" agertzen denean, noreberaren erabiltzaile izena ("ik123" itxura du), eta segidan pasahitza ("az1234") itxurakoa.
  • Ikasleak ordenagailua erabiltzerakoan nabaritzen dituen gorabeherak berehala jakinaraziko dizkio irakasleari.
KONTUA
  • Bakoitzak posta elektroniko helbide bat izango du, "ik123@lezoinstitutua.net" itxura izango duena, eta pasahitza bat, "az12341234" itxurakoa. Posta helbide hori Gmail aplikazioa erabiliz kudeatzen da. Google kontu bat denez, gainontzeko aplikazioak ere pasahitza hauekin erabili daitezke.
  •  "lezoinstitutua.net" domeinuko kontuen kudeaketa (erabiltzaileak, pasahitzak...) Lezo Institutuaren ardura da.
TRESNAK
  • Classroom: Gizarte Zientziak arloan egin beharreko lanak (jarduerak, epeak eta abar) Classroom aplikazioaren bitartez egingo dira. Aplikazio hau soilik institutuko kontuarekin erabili daiteke.
  • Gizarteko biltegia: Izena dioen bezala, wiki honetan Gizarte arloan lan egiteko material gehiena bilduta dago: liburu digitala, eskemak, jarduerak, jarduera osagarriak, egokitzapenak..., mailaka eta gaien arabera antolatuta.
  • Gizarteko agenda: Blog hau eguneroko lanean laguntza tresna bat izan nahi du, oharrak egiteko, gelan lantzen ari garenarekin loturiko bideoak ikusteko, eta abar.
  • Testu-liburua: Gelan ez dugu testu-libururik erabiliko, baina norbaitek etxean liburua eduki nahiko balu irakasleari eskatu.
OHITURAK

Lehen egunetik oinarrizko ohitura batzuk finkatuko ditugu:
  • Puntualitatea (saioak hasteko, epeak...)
  • Materiala zaindu (liburua, ordenagailua, mahaia, koadernoa...)
  • Komunera saioa hasi aurretik joan behar da.
EBALUAZIOA
  • Ebalualdian egindako jardueren batez besteko balorazioa: 8 puntu
  • Jarrera orokorraren balorazioa: 2 puntu

No hay comentarios:

Publicar un comentario