Gizakia, espazioa, denbora

2015-11-24

Atlas: titan, errege, liburu

Greziako mitologian kontatzen denez, Zeus Olinpoko jainko nagusiak Atlas titana unibertso osoa bere gainean eustera zigortu zuen titanek Olinpoko jainkoen aurkako gerra galdu zutenean. Honek oso zabaldua dagoen uste oker bat sortu du, Atlas titanak ematen diola bere izena munduko mapak biltzen dituen liburuari alegia, baina uste okerra da. Atlas titanak unibertso osoa dauka bere gainean.

Mercator geografo ospetsuak munduko mapa liburua argitaratu zuen XVI. mendean eta liburuaren azala Atlas Mauritaniako erregeari eskaini zion, “filosofo eruditoa, matematikaria eta astronomoa” izan zenari. Hortaz, errege honek eman dio izena mapak biltzen dituen liburuari.

Ikasturte honetan agur esan diogu atlas liburua erabiltzeari. Internet bitartez eskura dauzkagun tresnak harrigarrizko aukerak eskaintzen dizkigute mapekin lan egiteko eta, horrela, oinarrizko atlas geografikoak beste garaiko tresnak bihurtu dira. Hala ere, beste atlas mota, hala nola historikoak, monografikoak…, ezinbestekoak izaten jarraituko dute gizarte zientzietan lan egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario