Gizakia, espazioa, denbora

2016-10-25

Classroom etxean

Classroom gelatik kanpo ere erabili daiteke: etxeko ordenagailuan, tableta edo smartphone batean, eta edozein ordenagailu sistemarekin (Ubuntu, Windows, Android…).

Horretarako, klik egin hemen edo bilatu Google Classroom bilatzailean. Orri nagusia aterako zaizu edota mezu bat aterako zaizu saio berria hasteko. Gehitu kontua eta posta elektronikoa eskatuko dizu.


Erne! Soilik institutuko posta elektronikoa erabili dezakezu, ik123@lezoinstitutua.net itxurakoa. Ondoren, pasahitza, az12341234 itxurakoa (kontuan izan zenbakiak errepikatu behar direla).

Eta listo, zure klaseak agertuko dira eta lanean has zaitezke. Tableta edo smartphona erabiltzen ari bazara, agian “Google dokumentuak” aplikazioa ere jaitsi beharko duzu. Arazoren bat baldin badaukazu idatzi iruzkin bat behean eta konponduko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario