Gizakia, espazioa, denbora

2010-09-20

1. "Zibilizazio greziarraren jatorria"

Kokapena eta inguru geografikoa:
  • Europako hego-ekialdean Egeo Itsasoa dago, eta uharte asko daude.
  • Oso menditsua da
  • Kostaldea koskatsua eta horrek portu ugari sorrarazi ditu.
  • Izena: Helade izena eman zioten, eta bertakoak helenoak deitzen ziren.

Kreta:
  • Noiz: k.a. 3000. urtea.
  • Merkataritza harremanak: itsasontziak eraikitzen zituzten eta inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten.
  • Indar handiaz izan zuten uharteetan, Egeo itsasoan eta Egiptorekin harremanak izan zituzten.
  • Idazten bazekiten.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide.
  • Kalitate handiko artisautza.
  • Janaria saltzen zuten eta lehengaiak erosi.
  • Gobernua erregeek zuten eta jauregiak egin zituzten, harresirik gabe. Adibidez: Knossos.

Mizenas:
  • Noiz: k.a. 2000. urtean.
  • Iparraldetik etorri ziren eta bertan kokatu ziren. Mizenas zen hiri nagusia.
  • Gizarte gerlaria zen.
  • Kretarren aurka altxatu ziren eta haien merkataritza bereganatu zuten.
  • Egeo itsasoan zabaldu ziren salerosketa egiteko. Horregatik, Troia hiriarekin hainbat gatazka izan zuten eta k.a. 1200. urtean suntsitu zuten. Gertakari horiek Iliada eta Odisea poemetan kontatu zituen Homerok.


Mizenas

5 comentarios:

  1. iñigo baina zer dira kreta eta mizenas
    guerra batzuk
    2.a gelakoa

    ResponderEliminar
  2. ez dira herriak uste det

    ResponderEliminar
  3. Hartu liburuan dagoen Greziako mapa. Egeo itsasoaren hegoaldean Kreta uhartea dago eta hor garatu zen zibilizazio hura. Mizenas hiri bat izan zen. Begiratu Greziako mapan, liburuan edo Anakelen.

    ResponderEliminar
  4. hau ikasi gabe, koadernoan ditugun galderen erantzunak ikasita nahiko da?

    ResponderEliminar
  5. Koadernoko galderek informazio hau ikasten laguntzen dute, baina ongi jakin behar dena informazioa da, hemen laburtuta agertzen dena.

    ResponderEliminar