Gizakia, espazioa, denbora

2010-09-21

1. "Lurra, eguzki-sistemako planeta"

  • Unibertsoa:
  • Duela 15.000 milioi urte inguru gertatutako leherketa handi (big-bang) baten ondoren sortu zen.
  • Une hartan dena nukleo kondentsatu batean bilduta zegoen eta, lehertu eta gero materia zabaldu egin zen, izar, planeta eta, azkenik, bizi bihurtu zen.
  • Galaxiak:
  • Galaxia bat gune baten inguruan biraka dabiltzan ehunka edo milaka milioi izarren multzo bat da.
  • Esne Bidea, Santiago Bidea izenaz ere ezagutzen dena, Eguzkia barne hartzen duen galaxia da.
  • Izarrak:
  • Izar bat gas beroz osatutako gorputz handi bat da, hidrogenoz eta helioz nagusiki; gas horiek oso konprimituta daude izarraren barnean eta erreakzio nuklearrak gertatzen dira.
  • Erreakzio horien ondorioz, argia eta beroa sortzen duen energia ugari askatzen du.
  • Izarrik handienak, superrerraldoiak: Eguzkia baino 400 aldiz handiagoa izan daiteke.
  • Izar txikienen, nano zuriak: Eguzkiarena baino ehun aldiz txikiagoa izan daiteke.
  • Distiratsuenak Eguzkia baino milioi bat aldiz distiratsuagoak izan daitezke eta nano zuriek, berriz, Eguzkiak baino mila aldiz distira txikiagoa izan dezakete.
  • Begiekin ikus daitezkeen izarren kopurua 8.000 ingurukoa da, 4.000 hemisferio bakoitzetik.
  • Batzuetan, izar-talde txikiek zeruan marrazkiak osatzen dituztela ematen du; irudi horien izena konstelazioa da.
  • Espazio-ikerketa :

  • Espaziotik iristen zaizkigun irradiaziotik eta uhinetatik lortutako informazioa funtsezkoa da.
  • Lurreko gainazaletik irrati-teleskopioek jasotzen dituzte irrati-uhinak.
  • Espaziotik koheteei esker zundak, sateliteak eta tripulatutako ontziak bidal daitezke.

19 comentarios:

  1. Kaixo Iñigo:
    Etxerako lanak eman dizkiguzu gaur.Gauza batzuk ez ditut ulertzen eta al didazu esplikatu bihar?
    Iparra,hegoa,mendea eta ekiarena.

    Maialen P H

    ResponderEliminar
  2. Oso ongi, bihar hitz egingo dugu.

    ResponderEliminar
  3. iñigo "1.maila ideia nagusiak"etatik ikasi dezakegu koadernoatik beharrean ?? hau da 1.a emendik ...
    Maialen

    ResponderEliminar
  4. iñigo al da hemendik ikasi azterketarako?

    ResponderEliminar
  5. zer aterako da azterketan

    ResponderEliminar
  6. iñigo zer da irradiazioak eta uhinak? jon iñarra

    ResponderEliminar
  7. iñigo, zer da irradiazioa eta uhina?jon iñarra 1c

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Jon. Ez da batere erraza azaltzea eta ulertzea zer diren irradiazioak eta uhinak. Izar batek, adibidez, sortzen duen energiak uhinen bitartez bidaiatzen du espazioan eta zientzialariek irradiazio eta uhin horiek detektatzen eta aztertzen ahalegintzen dira.

      Eliminar
  8. iñigo eider naiz
    espazio-ikerketa ere ikasi behar da??

    ResponderEliminar
  9. Kaixo,nun jartzen du zer den hemisferio bat? Maddi 1.C

    ResponderEliminar
  10. iñigo ordenagailutik zer ikasi behar zen

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Koadernoko ariketak eta liburua nahikoak dira, baina hemen bertan dauzkazu ideia nagusiak ikasteko.

      Eliminar
  11. iñigo zer aterako da azterketan?1.c Martin

    ResponderEliminar
  12. iñigo, galaxia bat ez dago izarrez bakarrik osatuta ez???eider 1.a

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Izarrak aipatzea nahikoa da, izar bakoitzak bere sistema baitauka.

      Eliminar