Gizakia, espazioa, denbora

2010-09-21

2. "Eguzki-sistema"

  • Eguzki-Sistema
  • Eguzkiak eta haren inguruan mugitzen diren gorputzek osatzen dute: zortzi planeta eta horien inguruko sateliteak, asteroideak, meteoritoak, kometak, hautsa eta gasa.
  • Disko-itxura du eta 12.000 milioi kilometroko diametroa.
  • Eguzkia:
  • Duela 4.600 milioi urte inguru sortu zen. 5.000 milioi urterako erregaia du
  • Eguzkiak eguzki-sistemako masaren %99 baino gehiago du.
  • Geruzak:
  • Fotosfera: kanpoko geruza da, 4.0000-6.000 ºC-ko tenperatura du
  • Eguzki-orbanak: hotzagoa da
  • Nukleoa: tenperatura 15 milioi gradura iristen da.
  • Planetak:
  • Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzan argizagiak dira eta ez dute berezko argirik.
  • Bi mugimendu dituzte nagusiki:
  • Errotazioa: beren ardatzaren inguruan birak ematen dituzte. Bira batek planetaren “egunaren” iraupena zehazten du;
  • Translazioa: eguzkiaren inguruan osatzen duten orbita da. Bira batek planeta horren “urtea” zehazten du.
  • Planetek ia plano berean ematen dituzte birak. Forma esferikoa dute eta poloetan apur bat zapalduta daude.
  • Material pisutsuenak nukleoan edo barneko aldean daude. Planeta gehienek sateliteak dituzte.
  • Sailkapena:
  • Arrokatsuak (gotorrak): Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte; txikiak eta arrokatsuak dira; errotazio-mugimendu geldoa; satelite gutxi edo batere ez.
  • Arinak (gaseosoak): Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno; handiak eta arinak dira; oso azkar ematen dituzte birak eta satelite ugari dituzte.

17 comentarios:

  1. Hau dena kopiatu behar da ezta?

    Ekhine

    ResponderEliminar
  2. Bai, zure koadernoan eduki behar duzu.

    ResponderEliminar
  3. eta dena biharko?

    ResponderEliminar
  4. Non irakurri duzu biharko dela?

    ResponderEliminar
  5. ikasle bat28/9/10, 21:37

    biharko egin beharda dena?????????????

    ResponderEliminar
  6. kaixo iñigooooo

    ResponderEliminar
  7. hau ere sartuko da azterketan ezta??

    ResponderEliminar
  8. azterketa erraza izango da

    ResponderEliminar
  9. iñigo emendik ikasio dezakezu koadernotik ikasi bhearrean??

    ResponderEliminar
  10. Zenbat gradu egiten dituzte orbanetan? Maddi 1.C

    ResponderEliminar
  11. Non dago unibertsoaren azterketa ??? Maddi 1.C

    ResponderEliminar
  12. ez dira planeten lau ezaugarriak azaltzen

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Irakurri planetei buruz esaten duena eta berehala aurkituko dituzu.

      Eliminar
  13. kaixo iñigo azterketa oso erraza zela esan nahi dizut.

    eskuminak david 1.b

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Prestatu duzulako, bestela oso oso zaila izango litzateke.

      Eliminar