1.2 Demografia iturriak:
- Demografia iturri historikoak:
- Biztanleria-zenbaketa historikoak: XVI. mendetik aurrera.
- Parrokietako Erregistroak: bataioak, ezkontzak eta heriotzak jasotzeko zituzten liburuak. XVI mendetik aurrera.
- Zeharkako iturriak: arkeologia-aztarnategiak, armadetako erreklutamendu militarrak, zergak…
- Gaur egungo demografía iturriak:
- Errolda nazionala: 10 urtetik behin. Informazio mota: hezkuntza, geografia, gizartea, familia, lanbideak eta ekonomia- eta lan-egoerei buruzko datuak.
- Udal-errolda: bost urtetik behin, udalerrietan, Udalaren erantzukizuna.
- Beste zenbait iturri:
1.3 Adierazle demografikoak
- Izendegia: Udalerriak baino txikiagoak diren lekuetan.
- Estatistika institutuak: INE (Espainia), EUSTAT (Euskadi).
- Biztanleria aktiboaren inkesta ( langile kopurua)
- Bestelako erakundeak: ikastetxeak, enpresak…
- Jaiotza-tasa: JT = Jaiotakoak / Biztanleria x 1000
- Ugalkortasun-tasa: emakume ugalkor bakoitzari ( 15-49 urte ) batez beste dagokion seme-alaba kopurua.
- Heriotza-tasa: HT = Urtebetean hildakoen kopurua / Biztanleria x 1000
- Haur heriotza-tasa: HHT = Urtebete baino gutxiago duten hildakoak / Biztanteria x 1000
- Bizi itxaropena: Jaioberri bakoitzak batez beste zenbat urte egin ditzakeen adierazten du.
- Hazkunde naturala begetatiboa: HN = Jaiotzak – Heriotzak / biztanleria x 100
- Migrazio Saldoa: MS = Inmigrante kopurua – Emigrante kopurua
- Hazkunde Erreala: HE = HN + MS
- EAE-ko demografia tasak: Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa baxuak dira eta bizi-itxaropena altua.
- Demografia tasak eta garapena:
1.4 Jaiotza-tasan eragina duten faktoreak
- Herri garatuak: JT txikia; HT txikia; BI handia
- Garatu bidean: JT bitartekoa; HT bitartekoa; BI bitarteko
- Azpi garatuak: JT handia; HT handia; BI baxua
- Biztanleriaren egitura: Biztanleria gaztea bada, jaiotza-tasa handiagoa izaten da; eta zaharragoa bada, heriotza-tasa handitzen da.
- Sozioekonomikoak:
- Zenbat eta aberatsago izan, jaiotza-tasa txikiagoa izaten da, eta, alderantziz, zenbat eta pobreagoa, jaiotza-tasa handiagoa.
- Ekonomia mota: herrialde pobreak batez ere nekazaritzan lan egiten dute, makina gutxirekin, eta horregatik “besoak” behar dituzte lan egiteko, hobe mutilak neskak baino. Herrialde garatuetan, mekanizatuak eta automatizatuak daude lan gehienak eta, beraz, jende gutxiago behar izaten da.
- Emakumearen egoera: Herrialde pobreetan emakumeak familiari lotuta dago, ezkondu eta seme-alabak zaindu, eta lan egin familiarentzako. Garatuetan, ordea, emakumeek bere bizitza proiektu propioa daukate, ikasi, gustuko lanbide batean lan egin eta hobetu, soldata duina jaso… eta aisialdiko aukeraz baliatu.
- Politikoak: Estatu batzuek jaiotza-tasa sustatzen dute familia ugariei abantailak eskainiz, eta, beste batzuk, ordea, zigortu edo umeak ez edukitzeko erraztasunak eskainiz.
- Erlijiosoak: erlijio gehienak antisorgailuak erabiltzearen kontrakoak dira eta, ondorioz, erlijioen eragina handia den lekuetan jaiotza-tasa altuagoa izaten da.
- Kulturalak: Hainbat kulturatan seme-alaba asko izatea aberastasunaren seinalea; beste batzuetan oso goiz ezkontzen dira…
- Herrialde garatuetan:
- Elikadura-ohitura txarrak
- Alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa
- Laneko eta zirkulazio-istripuak
- Bestelako gaixotasun batzuk (estresa, minbizia…)
- Elikadura kaxkarra
- Higiene gutxi
- Osasun-arazoak
- Hondamendi naturalak: lurrikarak, uholdeak, lehorteak, izurriteak…
- Gerrak
iñigo, hazkunde erreala (formula) bider 1000 ordez, ez da bider 100???
ResponderEliminariñigo, PDF-an nola egiten da kopiar y pegar??
ResponderEliminarZuzen zabiltza. Berezko hazkundea, naturala edo begetatiboa, x 100 da. Hazkunde erreala lortzeko Migrazio saldoa gehitu behar zaio. Mila esker.
ResponderEliminarEz dakit ze acrobat daukazun... Printzipioz, dokumentu hori word batekin sortua denez, testua aukera dezakezu eta kopiatu. Bilatu "T" botoi bat, edo "Edición > Seleccionar todo" eta itsatsi word batean. Bestela, bihar galdetu.
ResponderEliminara bale, mila esker iñigo!!
ResponderEliminarKaixo!
ResponderEliminarLiburuko 25.ariketako bigarren grafikoa eta PDF-ko 25.ariketan jarritako grafikoak itxuraz ez dira berdinak. Nahiz eta itxuraz desberdinak izan, berdina esan nahi dute soilik PDF-koa zehatzagoa dela ez?
Kaixo Ainhoa. Hala da. Liburuko irudia ez daukat digitalean eta Anakelena erabili dut. Egin beharreko iruzkina antzekoa da eta, zuk diozun bezala, Pdf-arena zehatzagoa da.
ResponderEliminar