Gizakia, espazioa, denbora

2016-02-02

Demografian murgilduz

Egun hauetan zientzia berri batekin hasi gara lanean: demografia. Zenbat ume jaiotzen diren, zenbat adineko dagoen, ze bizi-itxaropena daukagun... eta beste galdera askori erantzuna bilatzen lagunduko digun zientzia.
Erabiliko dugun kontzeptu bat "biztanleriaren dentsitatea" da, km2 bateko zenbat jende bizi den, alegia. Begira azpiko irudia, Google Earth-eko mapa baten gainean egindako irudi bat da eta gure inguruan nolako dentsitate ezberdina dagoen erakusten digu.
Bilatu Lezo eta konparatu, adibidez, Pirinioko inguruekin.
Zein lekutan daude orban ilun eta zabalenak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario