Gizakia, espazioa, denbora

2011-03-21

1. "Sarrera"

ZER DA ERDI AROA?
- Etapak:
  • Goiz Erdi Aroa (V. mendetik X. mendera) - 476
  • Erdiko Erdi Aroa (XI-XIII)
  • Berant Erdi Aroa (XIV-XV) 1492
- Esanahia
  • Negatiboa: basakeria, ustelkeria, pobrezia.
  • Positiboa: Europa kulturako elementu esanguratsuenetako batzuek sortu ziren (hizkuntzak, erresumak...)
- Iturriak:
  • Dokumentuak: testamentuak, kontratuak...
  • Iturri estatistikoak: su-liburuak...
  • Iturri narratiboak: gesta-kantak...
  • Iturri arkeologikoak

BATASUN MEDITERRANEARREN ZATIKETA
- Inperioaren zatiketa
  • 395. urtean Teodosio enperadoreak bi semeen artean banatu zuen inperioa: Arkadio-ren esku geratu zen Ekialdea (Konstantinopla hiriburu) eta Honorio esku Mendebaldea (Erroman zuen hiriburua).
  • 750. urte inguruan hiru esparru politiko, ekonomiko eta kultural ezberdin zeuden: Bizantziar Inperioa, Mendebalde Germaniarra, eta Islama.
- Zatiketa ondorengo esparruak
  • Bizantzio: XV. mendera arte iraun zuen, turkiarren menpe gelditu arte.
  • Mendebalde germaniarra: Erromatar inperioa desagertu zen eta bere lurraldean herri “barbaroek” erresuma berriak ezarri zituzten.
  • Islama: VII. mendean, Mahomak erlijio berri bat sortu zuen eta aldi berean estatu bat Arabian, Ekialde Hurbilean eta Afrikako iparraldean zabaldu zena.

4 comentarios:

  1. iñigo noiz zen frooga???

    ResponderEliminar
  2. Oraindik ez dugu datarik jarri, hasi besterik ez dugu egin eta. Une honetan lan monografikoan zentratu zaitez. Orain arte informazioa biltzen egon gara eta datorren astean lana erredaktatzen hasiko gara. Opor ondoren aurkezpenak.

    ResponderEliminar
  3. hau bakarrik da sarrera?

    ResponderEliminar