Gizakia, espazioa, denbora

2011-03-28

2.1 "Bizantziar Inperioa"

1. HISTORIA
  • Sarrera: Mendebaldeko Erromatar Inperioa V. mendean desagertu zen eta hainbat erresuma “barbaro” zatitu zen; Ekialdeko Inperioak, Bizantziok, aldiz, 1453. urtera arte irautea lortu zuen.
  • K.o. 395: Barbaroen erasoek ez zuten eraginik izan.
  • Justiniano (527-565): Afrikako iparraldea, Italia eta Hispaniako ekialdeko kostaldean lurralde gehiago bereganatu zituen. Ekarpenik garrantzitsuena Corpus Iuris Civilis izan zen, Erromako lege guztien bilduma.
  • VII-VIII mendeak: Konkistatutako lurrak galdu zituzten, probintzia nekazari garrantzitsuak batez ere.
  • 867-1056: Berriro indartu zen, eta garai oparoa itzuli zen. Lurraldeak zabaldu eta Mediterraneoko merkataritza-zentro nagusi bihurtu zen.
  • 1350-1453: Turkiarrek inperioko mugetan presioa egiten zuten etengabe eta beherakada etorri zen. 1453. urtean turkiarrek Konstantinopla hartu zuten.
2. EKONOMIA ETA GIZARTEA
2.1 Gizartea: gizartea oso mailakatuta zegoen.
  • Goi maila: Enperadorea (basileus), bere familia, jabe handiak, funtzionarioak, Elizako goi-karguak.
  • Pobreen taldeak: artisauak, merkatari txikiak, nekazari libreak, jopuak.
  • Esklaboak, pribilegiatu gutxi batzuen zerbitzura.
2.2 Ekonomia:
  • Biztanleriaren %90 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren. Produktu nagusiak: zerealak, oliba olioa, ardoa.
  • Hiri ugari zeuden. Hiri nagusiak Konstantinopla eta Alexandria.
  • Merkataritza: hiriak merkataritza ibilbide nagusietan kokaturik zeuden. Produktuak: zeta, espezieak, esklaboak, luxuzko oihalak, produktu gazituak, larruak, anbarra.
  • Merkataritza estatuaren kontrolpean zegoen.
3. BIZANTZIOKO ARKITEKTURA:
  • Gurutze grekoko planta.
  • Petxinen gaineko kupula.
  • Mosaikoen erabilpena.

4 comentarios:

  1. fitxako 5.galderan zer egin behar da?

    ResponderEliminar
  2. Irakurri, besterik ez, mapan ezkerraldeko behealdean agertzen diren zenbakiek zer adierazi nahi duten jakiteko.

    ResponderEliminar
  3. Zer dira jopuak?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Jopuak, Erdi Aroan, jaun baten menpe zeuden pertsonak ziren, jaunaren babesaren truke zergak ordaindu, berarentzal lan doan egin eta bestelako zerbitzuak eman behar zizkion.

      Eliminar