Gizakia, espazioa, denbora

2011-03-30

2.2 "Islam"

1. ERLIJIOA
  • Islam: “Jainkoaren borondatearen menpe” esan nahi du; erlijio bat eta mundua ikusteko modu bat, bizitzarekiko jarrera.
  • Mahoma: Islamaren sortzailea, 613. urtean jaioa. Ala jainko bakarra zela aldarrikatzen hasi zen Mekan.
  • Koran: Islamaren liburu santua. Alak Mahomari egindako irakaspenak eta agindu erlijiosoak biltzen ditu.
  • Islamaren bost zutabeak:
  1. Ala jainko ahalguztidun eta bakarra da.
  2. Egunean bost aldiz otoitz egin.
  3. Gaixoei eta behartsuei limosna eman.
  4. Ramadan, urtean hilabete batean, eguna argitzen duenetik eguzkia sartu arte ez edan, ez jan…
  5. Bizitzan behin gutxienez Mekara joan.
  • Beste betebeharrak: ardorik ez, txerrikirik ez…
2. ISLAMAREN HEDAPENA
Arrazoiak:
  • Tribu arabiarren indar militarra.
  • Inguruko lurraldeen ahultasuna.
  • Musulmanen jokaera tolerantea.
  • Islamaren apaltasuna.
  • Bizantziar inperioaren nekazarien haserrea, zergengatik..
Hedapenaren mapa:
  • 632: Musulmanek Meka eta Arabiako lurraldeak hartu zituzten.
  • 632-661: Lehenengo kalifen garaia. Bizantzioko lurraldeak eta Pertsiar inperioa konkistatu zituzten.
  • 661-750: Omeiatarren dinastia. Damaskotik Tunisiaraino zabaldu ziren. 711. urtean Iberiar penintsula menpean hartu zuten.
  • 750-1258: Abasiden dinastia.
Gaur egun: Mila milioi pertsona dira musulmanak mundu zabalean (Mediterraneo hegoaldean, Ekialde Hurbilean, eta Asian)

Hiru erlijio monoteisten arteko elkarbizitza:
  • Musulman arabiar eta ez arabiarren arteko bereizketa.
  • Gutxiengoekiko errespetua
  • “Babestuak”: kristau eta judu asko ez zuten ihes egin eta "babestu" gisa geratzea erabaki zuten, eskubide mugatuekin bazen ere.
  • Fanatismoa: Gurutzadak eta errekonkistaren ondorioz fanatismoa zabaldu zen, gutxiengoekiko errespetua desagertu zen alegia.
3. GIZARTE ISLAMIARRA:
Gizarte piramidea
  • Elitea: Kalifa: agintari politiko eta erlijiosoa. Sultana eta goi-funtzionarioak (bisirra, emirra, balia...)
  • Herri xehea: nekazariak batez ere, eta baita karitateaz bizi ziren behartsuak.
  • Esklaboak: Ez ziren objektuak, ezin zituzten hil, askatasun erlijiosoa zuten eta ezkontzeko eskubidea; ondasunak eduki zitzaketen.
Emakumearen egoera: gizonaren menpe zegoen
  • Poligamia: gizon batek hainbat emazte eduki lezake; alderantziz, ez.
  • Dibortzioa: gizona dibortzia daiteke; emakumeak dibortziatzeko tratu txarrak demostratu behar ditu.
  • Epaiketetan, herentzietan eta abarretan emakumeek gutxiago balio dute gizonezkoak baino.


4. ARTE MUSULMANA:

  • Beste tradizio artistiko batzuetako elementuak hartu zituen.
  • Arkitekturan, kupula bizantziarra eta ferra-arkua; ez zituzten irudiak erabiltzen.
  • Horma jarraitua eta zutabe asko erabiltzen zituzten.
  • Koranak giza irudiak murrizten ditu; apaintzeko, azulejoan, adreiluan edo teilatutako zurean, begetalak, irudi geometrikoak eta Koraneko bertsikuluak irudikatzen zituzten.
  • Meskitak: Eraikin horizontalak dira; kupulak dauzkate; minareteak meskiten dorreak dira, hortik otoitz egitera deitzen dute.
  • Arkitekturako adibideak: Alhambra (Granada); Taj Mahal (India); Cordobako Meskita.


5. KULTURA ETA ZIENTZIA

  • Beste herri batzuen elementuak bildu zituzten: Grezia, Bizantzio, Pertsia eta India.
  • Lan zientifiko eta filosofiko ugari itzuli zituzten.
  • Tradizio zientifiko handia: astronomia, matematika…
  • Medikuntza: sendagaiak eta antiseptikoak erabiltzen zituzten; anestesia.
  • Nabigazioa: astrolabioa hobetu eta kartografia garatu.
  • Matematika: algebra, geometria…, zifra hinduak eta 0 zenbakia.
  • Literatura: “Mila eta bat gau” ipuin-bilduma.

2 comentarios:

  1. Kaixoo Iñigo!
    Galdera bat, hau dena ikasi behar da zaterketarako?
    Ainhoa Salaberria 2.C

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Oraindik gelan ez dugu azterketaz hitz egin. Baina bai, gai hau azterketarako ikasi beharko da.

      Eliminar