Gizakia, espazioa, denbora

2014-05-12

Lan monografikoa

Bakoitzak Erdi Aroko gai bati buruzko lan monografiko bat egingo du, informazioa bilatu, landu eta, bukatzeko, aurkeztu. Azken emaitza paperan inprimatu edo word fitxategi batean gorde beharko da, eta amaieran, jende aurrean azaldu.
Lana egiterakoan ondoko eskema eta alderdi formalak hartu beharko dira kontuan:


Ebaluazioa
  • Erabilitako informazio iturriak
  • Lanaren alderdi formalak
  • Edukiaren tratamendua: antolaketa, osotasuna
  • Aurkezpena
  • Lanarekiko jarrera

22 comentarios:

  1. Iñigo; nik mitologia gaia hartu nuen, eta esan zenidan Ikonografiari buruzkoa egiteko erdi aroko ikonografian gargolak... elizetako irudiak.. betserik ez zaizkit ateraretzen behin eta berriz, horiek dira? Ez dakit seguru Arkitektura gotikoan... etab. agertzen diren gauza ugari daudelako.. zer egin dezaket?
    Ekhine Legorburu 2.B

    ResponderEliminar
  2. Hobe da gelan hitz egitea. Bitartean, begiratu "bestiario" hitza wikipendian gaztelaniaz eta hor agertzen diren animalia mitologikoetan klik egin. Euskaraz baldin badago, badakizu, ezkerrean, hizkuntzen zerrendan 'euskara' agertuko zaizu. Bestetik, begiratu: 'dragoi' edo 'herensuge', San Migel, San Jorge... Irakurri Aralarreko Teodosioren istorioa edo Arrasateko (Mon-dragon) herensugearen ipuina. Animo.

    ResponderEliminar
  3. Iñigo, ni nafarroari buruzko informazioa ordenatu eta jartzen ari naiz, baina ez zuk egiten dituzun azalpen eskematikoak, irudiekin tartean eta punturik gabe, pixka bat historia moduan.Baina eskema moduan jarri dut, bakarrik punturik gabe. Ez dakit zenbat orrialde egin behar diren, eta ezta zer jarri behar den "Edukiak"zatian. Nik dakidana eta nire aitak dakiena ere jartzen ari naiz. Atal bat erresumaren sorrera da, eta bestea bilakaera. Bilakaeran guda ospetsuak daude jarrita.
    Eneko Landa 2.B

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Eneko. Badakizu asko estimatzen dudala egin beharreko lanak modu pertsonalean egitea. Esaten duzunagatik, konfiantza osoa daukat asmatuko duzula taxuzko lana egiten. Lanaren luzapenaz kezkatu baino begiratu behar duzu ebaluazioari buruz idatzi dudana. Oporretan irakurri dut aitaren liburua; orain zure lana irakurtzeko gogoz nago.

      Eliminar
  4. Kaxo ni asier jaraiz naiz.
    Galdera bat dauket jerusalem noren kontrolpean dago? juduen kontrolpean edo palestinarren kontrolpean?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Asier, ezin izan dut lehenago erantzun, baina pentsatzen dut honez gero aurkitu duzula erantzuna, ezta? Kontsultatu, bestela, 'Jerusalem' hitza Wikipedian.

      Eliminar
  5. Iñigo, nik judu eta musulmanei buruzko lana egin behar dut eta oraindik (informazio asko irakurri ta gero) ezdet oso ondo ulertzen gaia. Ze egin dezaket? gañea interneten, informazioa gaizki dago batzutan: orrialde batzuek datu batzuk ematen dizkidaten arren, beste batzuk lehenago ikusitakoa ezeztatzen dute. Ez dakit zer egin dezakedan. Astelehenean argituko diazu pixkat gaia mesedez?
    Maddi Galdos, 2.A

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Maddi. Horretaz hitz egin genuen. Agian, informazio gehiegi erabiltzen ari zara. Aukeratu informazio iturri fidagarriena eta argiena iruditzen zaizuna, eta forma eman zure lanari. ;)

      Eliminar
    2. ezdakit informazio gehiegi erabiltzen ari naizen edo ez, dakidana da gai hau niretzat ezezaguna denez ez dakidala zein datu diren egia eta zein gezurra. Egia da azaldu didazula judu eta musulmanei gertatutakoa baña interneten ikusi dudanarekin nahasten dut eta oain ataskatua nago. Eskertuko nizuke berriro azaltzea gaia eta ditudan galdera batzuk erantzutea. Milesker.
      Maddi 2.A

      Eliminar
  6. bibliografian ze jarri behar da, nundik atera dezun informazioa?

    ResponderEliminar
  7. Kaixo iñigo, bihar da informazioa biltzeko azken eguna baina duda bat dut; nik azala eta aurkibidea pendraifean ditut eta beste dena eskolan. Bihar klasean azkeneko repasoa eta dena ondo dagoela zihurtatzeko denbora pixka bat utziko diguzu?

    ResponderEliminar
  8. Iñigo lerroarte bikoitza
    erderaz dakagunak zer da interliniado doble?
    Julen Sarasua 2.A

    ResponderEliminar
  9. Galdera bat, ordenagailuz lerroen artean tarte bikoitza nola jartzen da?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gelan, ordenagailuaren aurrean, beste behin egingo dugu.

      Eliminar
  10. ETA ZER DA LABURPENA?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gelan erne egon behar da... Labur-labur: gai bati buruz luze, zabal eta sakon hitz egin ondoren, hitz gutxitan garrantzitsuena nabarmentzea.

      Eliminar
  11. Iñigo noiz hasten dia aurkezpenak?

    ResponderEliminar
  12. Kaixo Iñigo, Naiara naiz:
    Nik "Europa XIII. mendearen hasieran " gaia daukat baina goizean esan didazun bezala ez dago oso ondo antolatuta lana. Liburuan begiratzen egon naiz bi gai interesgarri aurkitu ditut : " Iberiar Penintsula Goiz erdi Aroan " eta " Feudalismoa". Pentsatzen egon naiz etagaldetu nahi nizun ea posiblea izango litzateke bi gai berri hauek jorratzea aurrekoa baino.
    Naiara Lopetegui , 2.B

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Une honetan ezin dizut erantzun. Bihar, lehen atsedenaldian, adibidez, materiala aurrean dugula erabakiko dugu. Bitartean, irakurri berriro egin duzun lana eta zalantzak prestatu biharko.

      Eliminar