Mesopotamiako zibilizazioa oso aberatsa da mito kontuetan. Pertsonaiarik ezagunena Gilgamesh da, Uruk hiriko erregea orain dela 4600 urte. Bera da Gilgameshen Epopeiaren protagonista, non hilezkortasunaren bilaketan izan zituen abenturak kontatzen diren.
Bidaia horretan, Utnapishtim heroerekin topo egin zuen, Uholde Handia mito ezagunaren protagonistarekin. Mitoak kontatzen duenez, Enlil jainkoak gizakiek egiten zuten builarekin nazka egina, uholde handi batez espezie osoa desagerraraztea erabaki zuen. Beste jainko bat, Enki, gizakiekin errukituta, Utnapishtim erregeari jakinarazi zion gertatu behar zuena eta aholkatu zion: itsasontzi bat eraiki eta bere barruan animalia espezie bakoitzeko bikote bat gorde. Utnapishtimek aholkua jarraitu zuen eta horrela gizateria salbatzen zen. Jainkoei eskerrak emateko sakrifizio bat eskaini zien.
Gure artean hain ezaguna den Noeren ontziaren mitoa kontakizun horretan oinarrituta dago seguruenik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario