Gizakia, espazioa, denbora

2011-04-11

2. "Mesopotamiako bizimodua"

2.1 EKONOMIA
  • Nekazaritza:


  • Ogibide nagusia.
  • Produktuak:
  • Zerealak: garagarra, garia.
  • Fruitu-arbolak: datil-palmondoa, granadondoa.
  • Barazkiak: tipula, baratxuria.
  • Landare usaindunak: azafraia.
  • Nekazaritzako teknikak: nabardun goldea; idien indarra; jarraibideak idatziz jasotzen zituzten. Produktuak siloetan gordetzen zituzten.
  • Abelazkuntza:


  • Abereak: Ardiak eta behiak (esnekiak, haragia, artilea, larrua)
  • Zamabereak: astoa, onagroa, zaldia, gamelua (gerra-gurdiak mugitzeko ere, eta ehizarako)
  • Ogibideak: artzaina, albaitaria.
  • Ehiza eta arrantza:


  • Zertarako: Babesteko; jantziak eta tresnak egiteko (larrua eta hezurrak)
  • Animaliak: Lehoiak, antilopeak, gazelak, zezen basatiak; hegaztiak.
  • Arrantza: garrantzi itzela zuen.
  • Artisautza:


  • Gremiotan biltzen ziren
  • Artisauek nekazariek eta abeltzainek baino gutxiago irabazten zuten.
  • Garrantzitsuenak metala lantzen zutena ziren: bitxiak, estatuak, ontziak, erremintak eta abar egiten zuten.
  • Merkataritza:


  • Merkatariek gauzak beste lekuetatik ekartzen zituzten.
  • Produktuak: harriak, metalak, zura, animaliak, luxuzko produktuak, esklaboak.
  • Karabanetan edo itsasontzietan ekartzen zituzten.
  • Urrea eta zilarra erabiltzen zuten ordaintzeko.
  • Merkataritza zatirik handiena Estatua eta tenpluena zen: zenbait produktuen monopolioa zeukaten.
  • Garrantzizko lanbideak: apaizak, eskribak, medikuak, musikariak...
2.2 ETXEA
  • Hasieran kanaberaz eta ihiz egiten ziren. Gero, pezozkoak.
  • Oin bat edo bi. Altzari gutxi.
  • Kale estuak eta harresi itzelak.
2.3 OHITURAK
  • Jazkera: Lihozko edo artilezko tunika; kapa edo mantu bat; durbantea buruan; larrua soldaduentzat; emakumeek beloa erabiltzen zuten. Bitxiak egiteko metalak eta harri bitxiak erabiltzen zituzten.
  • Garbitasuna: Ubidetan garbitzen ziren; Ilea asko zaintzen zuten; Larrua olioz igurtzen zuten.
  • Janaria: Zerealez egindako opilak, barazkiak, datilak eta arrainak; Garagardoa eta ardoa edateko; Haragia ospakizunetan.
  • Aisialdia: Otoitz egiten zuten; bere zereginak; hitz egitea gustatzen zitzaien; Garrantzitsua zen abegitsua eta adeitsua izatea; Lan gogorrenak esklaboek egiten zituzten.

4 comentarios:

  1. Hau da gehiegi Iñigo.. Zerbait egin dezakegu hau ikastea errexagoa izan dadin?
    Maialen Andrés 1.B

    ResponderEliminar
  2. Ez da hainbesterako. Garrantzitsua da bezperarako ez uztea.

    ResponderEliminar
  3. hau guztia aterako da azterketan?
    Janire 1.A

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Guztia ikasi behar da, baina azterketan ez da guztia aterako.

      Eliminar