Gizakia, espazioa, denbora

2011-04-13

2.4 "Iberiar penintsula Goiz Erdi Aroan"



Asturiasko Erresuma
  • Pelaio noble bisigodoak lehen garaipenak lortzen hasi zen.
  • VIII. mendearen erdialdean Asturiasko Erresuma sortu zen.

Leongo Erresuma
  • Alfontso III.a hil zenean, Asturiasko Erresuma haren semeen artean zatituta gelditu zen. Garziari Leon, Araba eta Gaztela egokitu zitzaizkion.
  • Leongo Erresuma sortu zen eta hegemonia lortu zuen penintsulan.
 Gaztelako Konderria
  • Musulmanen erasoen eraginik handiena muga inguruko lurraldeetan nabari zuten. Lurralde horiek babesteko, konderri txikietan zatitu ziren, eta hainbat gaztelu eraiki zituzten.
  • Inguru horietako bat Gaztelako Konderria izan zen.
  • X. mende amaieran, Fernan Gonzalez kondea nabarmendu zen.
 Pirinioetako lurraldeak
  • Gune horietako bizilagunek frankoen eta musulmanen presioa jasan behar zuten.
  • Pirinioetan sortuko dira Nafarroako eta Aragoiko Erresumak, eta Kataluniako konderriak.
 Nafarroako Erresuma
  • IX. mendean Aritza sendiak Iruñeko Erresuma sortu zuen.
  • Antso Azkarra erregearen ondoren Nafarroako Erresuma izena hartu zuen.
  • Antso Gartzes I.aren garaian, Iruñeko Erresuma Nafarroako erdialdea eta Errioxa hartzen zuen.
  • Antso II.aren garaian erresuma Huescako iparraldean zabaldu zen.
  • Antso III.a Nagusiaren garaian Iruñeko Erresumak bere zabalera handiena izan zuen, Leongo Erresumatik Pirinioetako kondeerietaraino.

2 comentarios:

  1. kaixo iñigo hau dena ikasi behar da azterketarako?

    ResponderEliminar
  2. Ez, hau ez da azterketan sartuko, gelan emandako fitxa egitearekin nahikoa da.

    ResponderEliminar