Gizakia, espazioa, denbora

2011-05-26

1. "Sarrera"

1.1 Geografia:
  • Kokapena: Afrikako ipar-ekialdean, Asiako Ekialde Hurbilaren ondoan dago.
  • Basamortu ugari dituen lurraldea da.
  • Nilo ibaiak Egipto gurutzatzen du.
1.2 Nilo:
  • Iturburuan dauden euri jasa handien ondorioz, udan izugarri hazten da ibai honen emaria.
  • Berarekin sedimentuak ekartzen ditu: lur beltzak
  • Ura gordetzen ikasi zuten, kanal eta putzuen sistema bitartez, soroak ureztatzeko
  • Hiru urtaro bereizi zituzten:
- Uholdeen garaia
- Landareak ernaltzeko garaia
- Uzta garaia
1.3 Historiaren hasiera:
  • K.a. 5000 urte inguruan herri txikiak sortzen hasi ziren.
  • Gero, hiri handiagoak sortu ziren.
  • Bi erresuma: Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea iparraldean.
  • K.a. 3100 urtean Menes erregeak iparraldea konkistatu zuen.
  • Nilo ibaia zen komunikabide nagusia
  • Bailara inguruko Basamortuek (lur gorria) muga naturala osatzen zuten eta, horregatik, Egiptoko kulturak 3.000 urtez iraun zuen ia aldaketarik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario