- Erregea: Jainkoarengandik hartzen zuen boterea; apaiz nagusia, armadaren burua, epaile gorena, administrari absolutua.
- Awilu: herritar askeak: apaizak, militarrak, eskribak, merkatariak...
- Mushkenu: herritar erdi askeak: artzainak, soldaduak...
- Esklaboak: gerran hartutako pertsonak, esklaboen umeak, zorrengatik saldutako seme-alabak.
- Bizimodua gobernatzeko legeez baliatzen ziren. Ezagunena: Hammurabiren kodea.
- Hammurabi: K.a. 1792-1750; “apaiz errege”; Mesopotamia batu zuen berrogeita hiru urteko Babilonia erregealdian.
- Kodea:
- 282 lege, ekonomia, gizartea eta morala arautzeko.4.3 Familia eta heziketa
- Krimen larriak eta arinen artean bereizten du.Zigorra delituaren araberakoa da.
- Harrizko oholatxoetan zizelatuak eta denok ikus dezaketen lekuetan jarriak.
- Geroago lege kodeak sortzeko balio izan du: Begia begi truk; hortza; hezurra; semeak aita jo…
- Familian aitak zeukan agintea.
- Ezkontzak gurasoek adosten zituzten itun baten bidez.
- Hiru urte bete arte seme-alabak amek zaintzen zituzten.
- Mutilak zorrozki hezten ziren.
- Aberatsek beraien semeak tenpluetako eskoletara bidaltzen zituzten ikastera.
- Hasierako garaietan, hiri estatuak landu gabeko lurrez berezituak zeuden; nomadak ziren etsai bakarrak.
- Hazten zihoazen neurrian, hirien biztanleentzako lur gehiago behar zuten eta ondorioz beren arteko gatazkak eta gerrak hasi ziren.
- Gehien nabarmendu ziren inperioak: Babilonia, Asiria, eta Pertsia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario