Gizakia, espazioa, denbora

2011-11-23

3. "XXI. mendeko gizarte demokratikoak"



1. Zer da agintea?
  • Zer da agintea? Gizarteko beste kideekiko boterea edukitzea.
  • Zertan datza politika? Agintea banatzea Politikaren bidez egiten da; gizarteak “agintea” ezartzeko duen modua da.
1.1. Agintea eta Estatua
  • Zer da Estatua? Erakunde multzo bat da, agintea duena.. Estatuak ezartzen ditu antolaketa politikoa eta sistema ekonomikoa lurralde eta gizarte batean. Estatuak ez du beste erakunderik bere gainetik, subiranotasuna du.
  • Zer aginte politiko mota daude? Agintari karismatikoa; agintari tradizionala; Agintari legezko-arrazionala (ordezkaritzaren bitartez).
2. Lehen demokrazia
  • Zergatik da garrantzitsua atenastarren demokrazia? Greziako Atenas hiriak izan zuen lehen gobernu demokratikoa
  • Zer ideia zor dizkio demokraizak liberalismoari? Batetik, erregearen mendeko izateari utzi, eta Estatu bateko herritar dira biztanleak; bestetik, alderdi politikoak dira gizarteko pentsaera desberdinen ordezkari.
3. Gaur egungo demokrazia
3.1 Demokraziaren oinarria: herri subiranotasuna:
  • Zertan datza “herri subiranotasuna”? Herritar bakoitza du subiranotasuna, hau da, herriak.
  • Zer lotura dago demokraziaren, herri subiranotasunaren eta sufragio unibertsalaren artean? Aginte legezko-arrazionala sufragio unibertsalaren bidez ezartzen da, hauteskundeen bitartez, alegia. Pertsona bat = boto bat.
3.2 Estatu demokratikoa eta giza eskubideak:
  • Zer da Konstituzioa? Oinarrizko lege bat, non antolaketari buruzko printzipio oinarrizkoak, herritarren eskubideak, eta herritarrek zein ekonomia eta gizarte mota nahi dituzten jasotzen den.
4. Estatuaren botereak
4.1 Botere banaketa
  • Zertan datza Estatuaren botere banaketa? Estatuak hiru botere ditu, eta modu autonomoan funtzionatu behar dute: Botere legegilea legeak egiteaz arduratzen da; Botere betearazlea legeak garatzeko beharrezko diren neurriaz arduratzen da.; Botere judiziala lege hausteak epaitzen ditu.
  • Zein dira Parlamentuaren, Gobernuaren eta epaileen funtzioak? Parlamentuak legeak egin, gobernuak legeak betearazi, eta epaileak lege urratzeak epaitu.
4.2 Nola funtzionatzen dute Estatuaren botereek?
  • Parlamentariek zergatik dute immunitate prozesala? Delitu gorian ez bada, epaileak ezin du parlamentari bat atxilotu edo auzipetu parlamentuaren baimenik gabe; arrazoia: epaileek legeen bozketetan ez oztopatzeko.
5. Zuzenbide Estatu sozial eta demokratikoa
5.1 Estatu demokratikoa eta eskubide politikoak
  • Zer lotura dago eskubide eta erakundeen artean? Herritarren giza eskubideak bermatzeko behar diren erakundeak izan behar ditu Estatu demokratikoak.
  • Nola bermatzen ditu Estatuak eskubide politikoak? Aukera politiko guztiak bermatzeko alderdi politikoak eta hedabideak (prentsa, telebista, irratia...); Hauteskundeak; Legebiltzarra edo parlamentua, herri subiranotasunaren ordezkaria.
5.2 Estatu demokratikoa eta eskubide sozialak
  • Nola bermatzen ditu Estatuak eskubide sozialak?
- Lan duina edukitzeko eskubidea babesteko langileen sindikatuak daude; horrez gain, lanik gabe geratzen denerako 'Langabezia estaldura' dago eta erretiratuentzako pentsioak.
- Osasuna: prebentzio neurriak eta sendatze neurriak ziurtatzeko azpiegitura.
- Hezkuntza sare unibertsal, publiko eta doanekoa.
6. Demokraziaren prezioa
  • Zer da Ogasuna? Ogasunak zergen bitartez eskubideen eskubideak betetzeko dirua biltzen du.
  • Nola ordaintzen dira Estatu demokratikoak sortzen dituen gastuak? Zerga bilketarekin.
7. Demokraziarik eza: totalitarismoa
  • Zer da faxismoa? Diktadore batek botere legegile eta betearazlea batzen ditu, eta botere judiziala kontrolatzen du.
  • Zer da komunismo “erreala”? Ekonomiaren planifikazio politikoa inposatzen du, hauteskundeak eta alderdi politikoak debekatzen ditu.

3 comentarios:

  1. 7 arte egin behar da?

    ResponderEliminar
  2. falta zaizu "Nola bermatzen ditu Estatuak eskubide sozialak? "-ren erantzuna.

    ResponderEliminar
  3. Argi ibili zara, bai horixe. Bihar osatuko dut.
    Eta bai, zazpi puntuak prestatu behar dira.

    ResponderEliminar