Gizakia, espazioa, denbora

2012-01-09

4. "Espainia demokratikoa"



1. Konstituzioaren historia
1.1 XIX. mendeko konstituzioak
  • Zein izan zen Espainiako lehen konstituzioa, eta zein izan zen haren meritua? Cadiz-koa, 1812. urtekoa. Meritua: erregea konstituzioaren menpe zegoen.
  • XIX. mendeko zer konstituziok iraun zuen gehien? Zer ezaugarri zituen? 1876. urtekoa. Boto zentsitarioa erabiltzen zuen eta erlijio katolikoa ofiziala zen.
1.2. XX. mendea: esperantza eta etsipena
  • Bigarren Errepublikako konstituzioak zer aurrerapen ekarri zituen demokraziari dagokionez? Sufrafio unibertsala, gizon-emakume guztiek eman zezaketen botoa; autonomiak onartzen zituen; erlijio ofizialik ez zegoen.
  • Zein izan ziren Francoren diktaduraren ezaugarriak? 
    • Diktadoreak botere betearazlea eta legegilea biltzen zituen berarengan.
    • Pluralismo politikoa debekatu zuen.
    • Autonomiak kendu zituen.
    • Katolizismoa erlijio ofiziala bihurtu zuen.
    • Zentsuara erabili zuen.
1.3. Demokraziarako trantsizioa
  • Zein gertaerek izan zuten eragina Espainiako Trantsizioan? Monarkiak zubi-lana egin zuen; Aldaketak negoziatu zituzten; Herritarrek babestu zituzten prozesua.
  • Zer arriskuri egin behar izan zion aurre Trantsizioak? Terrorismoari eta estatu-kolpe mehatxuari.

2. 1978ko Konstituzioa
  • Zer prozesu izan ziren beharrezko 1978ko Konstituzioa onartzeko?
    • 1976ko erreferenduma: Politika Erreformatzeko Legea. 
    • 1977ko hauteskunde orokorrak.
  • Nola onartu zen 1978ko Konstituzioa?1978ko abenduaren 6an egindako erreferendumaren bitartez.
2.1 Espainia, monarkia parlamentarioa
  • Zer funtzio betetzen ditu erregeak monarkia parlamentarioan?.
    • Botereen arteko harremana neurrira ekarri. 
    • Estatuaren ordezkari gorena. 
    • Armadaren agintari gorena.
  • Nola bermatzen du Konstituzioak legearekiko mendekotasuna?
    • Legalitatea: denok eta dena legearen mende. 
    • Arauen hierarkia: Lege batzuk beste legeen gainetik daude. 
    • Atzeraezintasuna. 
    • Segurtasun juridikoa: legeek lehendik dauden arauei egin beharko die kasu. 
    • Erantzukizuna: kaltetuei kalte-ordainak ordaintzera behartuta daude botere publikoak
2.2 Eskubide eta betebeharrak
  • Zer eskubide eta askatasun oinarrizko ezarri ditu Konstituzioak?.
  • Bizitzeko eta osotasun fisiko eta morala edukitzeko eskubidea. Berdintasuna legearen aurrean. Eskubide zibilak, biltzeko, elkartzeko eta parte hartzeko eskubidea. Eskubide sozialak, greba egiteko eta sindikatuetan parte hartzeko eskubidea. Askatasuna: ideologikoa, bizilekua aukeratzeko, adierazpen askatasuna eta hezkuntza askatasuna. Askatasun ideologikoa eta kultur askatasuna.
2.3. Gure sistema ekonomiko eta soziala
  • Zer neurri ezarri ditu Konstituzioak onura pribatu gehiengoaren interesaren mende egon dadin?
    Jabetza pribatuak badu funtzio sozial bat eta, horrenbestez, ondasun batzuk publikoak izango dira (itsasertzak, ondare artistikoa...); eta jabetza pribatuak desjabetu egin ahal izango dira.
    Enplegu betea eta lan baldintza duinak sustatuko dira. Gizarte Segurantza bermatuko da.
  • Zergatik ordaindu behar dira zergak?Berdintasuna eta progresibitate printzipioetan oinarritutako zerga sistema sortuko gastu publikoa ordaintzeko.
3.Konstituzioaren bermeak
  • Zer da Konstituzio Auzitegia? Zertarako da? Legeak konstituzionalak diren edo ez erabakitzeko; Estatutaren eta autonomia erkidegoen arteko gatazkak konpontzeko; edozein herritar babesteko, oinarrizko eskubideak urratu dituztela uste badu.
  • Aldatu al daiteke Konstituzioa? Bai. Gorteak desegin, hauteskundeak egin eta aldaketak erreferendum bidez onartu.
4. Autonomia Erkidegoak
  • Zergatik dago Espainia autonomia erkidegotan antolatuta? Konstituzioak Espainia zatiezina dela dio. Onartzen du Espainian nazionalitate ezberdinak daudela eta autonomia eskubidea dutela, eta eskumenak Estatuaren eta erkidego autonomoen artean banatzen dira. Gaztelania da hizkuntza ofiziala, eta beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira hitz egiten diren erkidegoetan.
  • Nola daude antolatuta hiru botereak autonomia erkidegoetan? Erkidego bakoitzak bere Legebiltzarra, Gobernua eta Justizia Auzitegi Nagusia dauka.
5. Europako Batasuna
    • Zer da Europako Batasuna?
      Eremu ekonomiko bateratua da.
      Eremu fisiko-politikoa: 27 estatu eta 500 milioi biztanle.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario