Gizakia, espazioa, denbora

2012-01-27

5. "Herritarren parte-hartzea"


1. Herritarren beste aldea: betebeharrak eta konpromezua 
  • Zergatik ez da nahikoa legeak betetzea herritar onak izateko? Betebeharrak betetzeaz gain, hiritarrek gain publikoetan parte hartzen dutenean soilik ongi funtzionatzen du gizarteak. 
2. Eskubideak “ordaindu” egiten dira: zergak 
  • Zer dira zergak? Estatuak legearen arabera ezartzen duen tributua da zerga; nahitaez ordaindu behar da, eta pertsona fisikoek (Pertsonek) eta juridikoek (sozietateek, elkarteek...) ordaindu behar dute; gastu publikoa ordaintzea da horren helburua. 
  • Zer esan nahi du gure zerga sistemako berdintasun eta progresibitate printzipioak? Berdintasuna: Guztiok lagundu behar dugu gastu publikoari aurre egiten. Progresibitatea: Gehien duenak gehiago lagundu behar du. 
  • Zer zerga mota daude? 
  • Zerga zuzenak: Diru-sarreretatik edo ondasunetatik kentzen direnak eta urteroko Errenta aitorpenetatik biltzen direnak. 
  • Zeharkako zergak: Kontsumorako produktuengatik edo zerbitzuengatik ordaintzen ditugunak (BEZ adibidez). 
  • Bi iruzur mota hauek dira: Zerga saihestea: Ordaindu beharreko zergak ez ordaintzea; delitua da. Diru beltza: Ez da aitortzen irabazitakoa eta, beraz, ez dira zergak ordaintzen. 
3. Herritarren babesa
  • Babes Zibila zergatik izan daiteke herritarren betebehar eta boluntarioen ekintza? Babes zibilaren bidez, prebentzioa, babesa eta laguntza ematen du herrialde batek hondamendi edo larrialdi kasuetan. Boluntarioa: Profesionalez gain, herritarrek boluntario gisa parte hartzen dute. Betebehar: Guztiok dugu geure burua babesteko neurriak hartzeko obligazioa, eta beharrezko egoeretan laguntzeko betebeharra dugu.
4. Bideko erantzukizuna 
- Zer da bideko erantzukizuna? Zirkulazio istripùak dira herrialde garatuetako heriotza kausa nagusia eta denok obligazioa daukagu kopuru hori txikitzen laguntzeko.
- Nola lagundu dezakegu bideko segurtasuna hobetzen?
  • Bide publikoak zaintzeko eta hobetzeko eskatu behar diegu aginteriei.
  • Ibilgailuen segurtasuna beste irizpideen aurretik baloratu behar dugu.
  • Zirkulazio arauak bete behar ditugu.
5. Herritarrek erakundeetan  duten parte-hartzea
5.1 Alderdi politikoak
- Zer dira alderdi politikoak? Gizartea eta Estatua antolatzearen inguruan bat datozen herritarrak elkartzen dituen elkarteak dira.
- Zein dira izaten dituzten kritika nagusiak?
  • Herritarren borondatea lapurtzen dute.
  • Boterean egotea dute helburu.
  • Boto-diziplina inposatzen dute.
  • Lanbide huts bihurtzen dute politika.
5.2 Sindikatuak
- Zer dira sindikatuak eta zergatik sortu ziren? Lanean dituzten interes komunak babesteko langileak elkartzen dituzten elkarteak.
- Zein dira gaur egungo sindikatuen ezaugarriak?
  • Elkartzeko askatasunaren, sindikatuen askatasunaren eta negoziazio kolektiborako eskubidearen alde.
  • Nahitaezko edota gatibu lana ezabatzearen alde.
  • Haurrek lan egitea debekatzearen alde.
  • Laneko diskriminazioa ezabatzearen alde.
6. Herritarren erakundeez kanpoko parte-hartzea

  • Zer da gizarte zibila? Eta boluntariotza? Herritarrok beraien interesak eta ideologiak sustatzeko sortzen dituzten elkarteek osatzen dute ‘gizarte zibila’. Komunitatearen onura bilatzen dute eta bere borondatez lan egiten dute.
  • Zein dira gizarte eta gobernuz kanpoko elkarteen ezaugarriak? Ez dute aberasteko xederik. Ez daude botere publikoen mende (GKE, Gobernuz Kanpoko Erakundeak)

No hay comentarios:

Publicar un comentario