Gizakia, espazioa, denbora

2012-02-13

6. "Diskriminazioaren aurkako borroka"


1. Zer da diskriminazioa?
  • Zer esan nahi du diskriminazio hitzak? Pertsona bat desberdina eta gutxiago kontsideratzea da diskriminatzea.
  • Zergatik da diskriminazioa giza eskubideen aurkako erasoa? Gizaki orok duintasun bera dutela dioen printzipioaren aurka egiten duelako.
2. Emakume aurkako diskriminazioa
  • Zer da emakumeen aurkako diskriminazioa? Emakumea gizona  baino gutxiagotzat hartzean datza.
  • Zein da emakumeen aurkako diskriminazioaren kausa nagusia? Matxismoa eta sexismoa. Matxismoa gizonen nagusitasunean oinarritutako jokabide eta jarreren multzoa da; Sexismoak biologiari egozten dizkio gizon-emakumeen arteko desberdintasun sozialak, agintea eta diskriminazioa justifikatzeko.
2.1 Emakumeen aurkako diskriminazioa historian
  • Zer gizarte baldintzek eragin dute emakumeen aurkako diskriminazioan? Historia osoan eta zibilizazio guztietan diskriminatu dute emakumea. Atenasen, gizonezkoak soilik ziren herritarrak; Erdi Aroan alargun aberatsak eta lekaimeak (mojak) soilik lortu zuten askatasun pixka bat; Frantziako Iraultzan
  • Noiz hasi ziren emakumeen eskubide politikoak aitortzen? Feministek emakueen bozka eskubidea lortzeko egindako ahalegin handia egin zuten eta, gizonezkoek 1848. urtean Frantzian lortu zuten bazuten ere, emakumeek ehun urte gehiago borrokatu behar izan zuten.
2.2 Emakumeen kontrako diskriminazioaren aurkako borroka
  • Zer neurri daude emakumeen aurkako diskriminazioaren kontra borrokatzeko? Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna diskriminazio positiboaren bidez sustatzea.
  • Zer da diskriminazio positiboa? Egoera okerragoan dauden giza taldeek baliabideak edo zerbitzuak lor ditzaten gizarteko gainerako giza taldeen pare jar daitezen nuerriak ezartzea.
2.3 Emakumeen aurkako diskriminazioaren ondorioak
  • Zer ondorio ditu emakumeen aurkako diskriminazioak? Diskriminazioak emakumeen garapena eta autonomia trabatzen ditu. Indarkeria hainbat motatakoa izan daiteke: Sinbolikoa, desio objektu huts gisa; Ekonomikoa, soldata gutxiagorekin; Talde artekoa, bortxaketa eta esklabotza adibidez; Instituzionala, diskriminazioa babesten duten legeek; Etxeko indarkeria eta genero indarkeria.
3. Arrazakeria: arraza edo etniagatiko diskriminazioa

  • Zer da arrazakeria?Arrazakeriak gainerakoen arrazaren gainetik jartzen du norberarena, desberdintasun biologikoak aintzat hartuta.
  • Zergatik ez du arraza kontzeptuak inolako oinarri zientifikorik? Nahiz eta kanpotik desberdinak izan, enbor bera dugu gizaki guztiok: espezie berekoak gara guztiok. Ez du inolako oinarri zientifikorik gizakiak arrazaren arabera talde garrantzitsuago edo okerragoetan bereizteak.
3.1 Arrazagatiko diskriminazioaren ondorioak
  • Etniagatiko diskriminazioaren zenbait kausa adierazi: Etniagatiko diskriminazioak baztertze kultural, sozial eta ekonomikoa sortzen du. Ondorioak diskriminazioaren kausekin nahasten dira. Diskriminazioak talde diskriminatuaren aurkako indarkeria dakar: irain, txiste eta mespretxuzko esaerak; diskriminatuak maila pobreenetan jartzen ditu; jazarpena; lege diskriminatzaileak; erasoak.
4. Joera sexualagatiko diskriminazioa
  • Zer da joera sexualagatiko diskriminazioa? Sexualitatea seme-alabak edukitzeko bakarrik dela ulertzen duen ikuspegitik, naturaren aurkako eta okerrak bihurtzen ditu beste sexualitate motak.
  • Zein dira joera sexualagatiko diskriminazioaren kausak? Matxismoa da diskriminazio mota horren kausa nagusia, gizarteak ezarritako nortasun maskulinoarekin bat ez datorren oro mespretxatzen baitu. Sexualitatearen helburu bakarra seme-alabak izatea dela pentsatzea da bigarren kausa.
4.1 Joera sexualagatiko diskriminazioaren ondorioak
  • Zer ondorio ditu joera sexualagatiko diskriminazioak? Pertsonaren nortasuna garatzea galarazten du eta hainbat indarkeria mota sortzen ditu: hizkeran, lotsagarri uzten dituen adierazpenetan; eta talde gisa jasartzen zaie.
5. Erlijioagatiko diskriminazioa
  • Zein dira erlijioagatiko diskriminazioaren kausak? Beste erlijioekiko intolerantzia da kasu horien guztien jatorria.
  • Zein da diskriminazio mota horren aurkako konponbide eraginkorrena? Diskriminazio mota hori saihesteko, nahitaezkoa da erlijio desberdintasunak errespetatzea eta besteen sinismenekin tolerante izatea.
6. Klaseagatiko diskriminazioa
  • Zer da klaseagatiko diskriminazioa? Ekonomiak banatzen du gizartea klaseetan eta aberastasunaren inguruko desberdintasunek bereizten dituzte klaseak.
  • Zer argudio daude desberdintasunaren inguruan? Alde batetik, ahalegin pertsonalak ziurtatuko luke klasez igotzea eta, bestetik, klase batekoa edo beste batekoa izateak pribilegioak, abantailak eta aukerak izateko aukera desberdina ematen du. Klaseagatiko diskriminazioa gainditzeko hezkuntza eta aberastasuna banatzeko politikak oso lagungarriak dira.

2 comentarios:

  1. Kaixo Iñigo:
    Arazo bat daukat, hiritarren liburuko orrialde bat egin behar dugu "azterketa" prestatu nahi badugu. Baina zer orrialde da 78, aurreko gaia? Azkar erantzun mesedez. Agur eta ongi pasa. Maialen P.

    ResponderEliminar
  2. Aupa Maialen, astebete luze deskonektatuta eta ezin izan dizut lehenago erantzun. Ez daukat liburua aurrean, baina erraza da, gaiaren azken orrialdea da. Seguruenik honez gero egina daukazu. Ongi pasa dut eta espero dut zuek ere oso ondo pasa duzula. Astelehenera arte.

    ResponderEliminar