Gizakia, espazioa, denbora

2012-02-23

The Dawn Of Man: First Step In Evolution

Stanley Kubrick zinemagileak honela ikusi zuen "gizakiaren egunsentia, eboluzioaren lehen urratsa". Simio talde batek, goizaldean esnatzean, monolito bat aurkitzen du haien artean jarrita: ortoedro bat, arrazionala, alde lauekin, erpin zorrotzak, ertz zuzenak. Hortik aurrera, simioak eboluzionatzen hasiko dira eta asmatuko duten lehen tresna arma bat izango da, kolpatzeko, hiltzeko. Simio belarjale horiek hiltzen ikasiko dute, baita bere espeziekoak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario