Gizakia, espazioa, denbora

2013-09-16

"Curiosity"

Joan den urteko udan “Curiosity” izeneko robota Marten lurreratzea (marteratzea?) lortu dute. Oso interesgarria da robot honen inguruan dagoen guztia, baina gu izenarekin geratuko gara, “Curiosity”, “jakin-mina” alegia. Zientzialariek “Curiosity” sortu eta lanean jarri dute planeta gorriaren sekretuak deskubritzeko; ikasturte hasiera honetan jar dezagun guk ere jakin-mina martxan eta gure aurkikuntza pertsonalak egingo ditugu, gutxienez "Curiosity"-renak bezain liluragarriak.
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario