Gizakia, espazioa, denbora

2013-09-17

Minos, Minotauro eta labirintoa


Kretako zibilizazioari minoikoa deitzen zaio, Minos erregea gogoratuz.
Minos Kretako erregea izan zen eta bere inguruan istorioak eta historia nahasten dira. Greziar mitologiaren arabera, Minos Zeus jainkoaren eta Europaren semea izan zen. Zeusek, zezen baten itxura hartuz, Europa neska gaztea bahitu egin zuen eta Kreta irlara eraman.
Minosek Kretako errege izan nahi zuenez, sakrifizio asko egin zizkion Poseidon ozeanoetako jainkoari eta, bera jainkoen gustuko errege zela erakusteko, itsasotik zezen bat ateraraztea eskatu zion. Poseidonek kasu egin eta zezen zuri eder bat bidali zion bere ohorez sakrifikatua izateko, baina Minosek zezena ikusterakoan gorde nahi izan zuen eta haren ordez beste zezen bat sakrifikatuz. 
Poseidon haserretu egin zen eta Minosen emaztea zezenarekin maitemin arazi egin zuen eta, Dedalo arkitektoak asmatutako mozorro baten laguntzaz, lortu zuen zezenarekin larrua jotzea. Harreman horretatik Minotauro jaio zen, zezenaren buruaz eta giza gorputzaz osaturik.

Minos erregeak munstroa ikusi zuenean Dedalo arkitektoari labirinto bat eraikitzeko agindu zion, Minotauro bertan itxian edukitzeko.
Minotauro elikatzeko, Atenas hiritik urtero zazpi mutil eta zazpi neska bidali behar zituzten, Minosek horrela aginduta.
Bidalketa horietako batean, Atenaseko erregearen semea zen Teseo heroia bidaiatu zuen, munstroa hiltzeko asmotan. Kretara heltzean, Minos erregearen alaba, Ariadna, Teseorekin maitemindu zen eta Minotauro hiltzen lagundu zion: Teseok hari mutur bat heltzen zuen bitartean, Ariadna labirintoaren sarreran hariaren beste muturra eutsiko zuen Teseori irteerarako bidea erakusteko. Eta horrela, Teseo, Minotauro hil ondoren, Ariadnarekin batera ihes egin ahal izan zuen eta Atenasera itzuli.
Knossoseko jauregia 1901. urtean deskubritu zuten arkeologoek. Ikaragarri handia, 1500 gelatik gora, zezenen irudiz apaindua..., labirinto baten itxura ematen du; Minos erregearen jauregiak Minotauroren espetxea gogoratzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario