Gizakia, espazioa, denbora

2015-03-16

1. mailako azterketa (2015-03-26/27)

1.A eta 1.C taldeek datorren ostiralean, hilak 27, azterketa egingo dugu.
1.B taldeak ostegunean egingo du.
Edukiak hauek dira:

1. Zer da Historiaurrea?
2. Hominizazio prozesua
3. Paleolitoko bizimodua
4. Iraultza Neolitikoa eta Metal Aroa

Horrez gain, irudi baten iruzkina egin beharko da.
Inprimatzeko bertsioa ideia nagusiekin "Biltegian" aurkituko duzu.

12 comentarios:

  1. Epa Iñigo:
    Gauza bat, 3 orri horiek nola nahi dezu ikastea buruz azterketarako ?? Hurrengo Astelehenean DA!!
    Nik ezin det ikasi lorito bat bezala eta nire hitzekin ezta!?!
    Agur.
    Maialen Pikabea 1.A

    ResponderEliminar
  2. Homo sapiens sapiens gara, ezta? "Jakintsuak x 2", alegia, eta arrazoia sinplea da, jakinmin handia daukagu. Haurrak ginenetik "zergatik?" galdetzen bizi gara. Hortaz, ikasi behar duguna ahal den neurrian arrazoituz eta logikaz ikasi behar dugu.
    Azterketa aurretik bi saio izango ditugu zalantzak argitzeko.

    ResponderEliminar
  3. Kaixoo:)
    Gauza bat bakarrik fitxa hauek aterako dira? Ez beste ezer?
    Aioo.
    Itsasoo 1.A

    ResponderEliminar
  4. Bai, fitxa horiek ongi prestatu eta zalantzak gelan galdetu.

    ResponderEliminar
  5. Iñigo , Bakoitzak bere hitzekin ikasi ditzake gauzak? ze nik eskemak egin ditut eta gutxienez nere itzekin jarri ditut
    Maialen 1B

    ResponderEliminar
  6. Kaixoo(:
    Cromagnon eta homo sapiens sapiens berdinak dira?
    zein da lehengo?

    ResponderEliminar
  7. homo sapiens sapiens ta homo sapiens berdinak dira?

    ResponderEliminar
  8. Buru-belarri ari zaretela ikusten dut, pozten naiz.
    Homo sapiens Neanderthalari lotzen zaio, eta sapien sapiens gizaki modernoari, Cromagnon gizakiari.

    ResponderEliminar
  9. Iñigo, ikasteko asko da!!

    ResponderEliminar
  10. Iñigo, ikasteko asko da, espero det motxa izatea

    ResponderEliminar
  11. asko ikasi behar da

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gelan nahiko ongi landu dugula uste dut eta ez zaizue hain zaila egingo. Egingo duzue.

      Eliminar