Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta 1. maila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1. maila. Mostrar todas las entradas

2018-06-26

Hauxe izan dena, lagunak!

Hauxe izan da dena, lagunak!

2017-09-04

Ikasturte berriari begira

Ikasturte berriari gogo berrituekin ekingo diogu, aurreko ikasturtean ongi egindakoa hobetuz eta okerrago atera zirenak zuzentzen saiatuz.
Honatx ohar garrantzitsu batzuk lanean hasteko, berrientzat nola funtzionatzen dugun jakin dezaten eta gainontzekoentzat gogoratzeko baino ez.

2017-02-09

Blas de Lezo

Gelan Master & Commander pelikula ikusi dugu. Kontatzen duen istorioa nobela batean oinarrituta dago, baina hainbat pasarte benetako gertaeretan oinarrituta dago. Adibidez, Acheron itsasontzia arrapatzeko maniobra Blas de Lezo pasaitarrak Stanhope itsasontzi britaniarra arrapatzeko erabili zuen antzekoa da. Ikusi animazio honetan nola egin zuen.

2016-11-01

Arktiar ozeanoko izotz zaharrena desagertzear

Azken 30 urtetan nola desagertzen ari den ikus daiteke timelapse honetan, NASAk egina.

2016-10-25

Classroom etxean

Classroom gelatik kanpo ere erabili daiteke: etxeko ordenagailuan, tableta edo smartphone batean, eta edozein ordenagailu sistemarekin (Ubuntu, Windows, Android…).

Horretarako, klik egin hemen edo bilatu Google Classroom bilatzailean. Orri nagusia aterako zaizu edota mezu bat aterako zaizu saio berria hasteko. Gehitu kontua eta posta elektronikoa eskatuko dizu.

2016-09-06

Curiosity Marten

Orain dela lau urte Curiosity robota Martera bidali zuten planeta hura exploratzera eta bizitzaren arrastoak bilatzera. Blogean horren berri eman genuen bere garaian eta haren izena, -Curiosity, jakin-mina ingelesez-, ikasturtearen hasieran gure ikur gisa hartu genuen, jakin-mina baita ikasteko eta ezagutzeko dagoen tresnarik indartsuena.
Honezkero lan pila egin du eta bere selfia bidali du. Hementxe daukazue.
https://www.360cities.net/image/mars-panorama-curiosity-solar-day-213

Egia esan, ehundaka argazkiz osatutako 360º-ko irudi bat da.
Klik egin bere gainean planeta gorria exploratu hor dauden tresnak erabiliz.


Mars Panorama - Curiosity rover: Martian solar day 613

Ongi etorri ikasturte berrira!

Adi, prest, ja!
7an, 10:00etan aurkezpena!
Ongi etorri!

2016-06-22

Ikasturtea baloratzen

Ikasturtea amaitzear dago eta ia zer moduz joan den ikusteko unea etorri da. Zuen iritzia jaso nahian inkesta bat prestatu dut azken egunean nahi duenak erantzun dezan. Hemen daude emaitzak. Azken bi galderen erantzunak irekiak ziren eta laburtzen saiatu naiz. Mila esker erantzuteagatik. Zuen erantzunak datorren ikasturtean gure lana hobeto egiteko lagungarriak izango baitira. Ongi pasa udako oporrak.

2015-12-14

Meteosat satelitearen irudiak

Hona hemen joan den astean Metetosat sateliteak jasotako irudiak.

2015-11-24

Atlas: titan, errege, liburu

Greziako mitologian kontatzen denez, Zeus Olinpoko jainko nagusiak Atlas titana unibertso osoa bere gainean eustera zigortu zuen titanek Olinpoko jainkoen aurkako gerra galdu zutenean. Honek oso zabaldua dagoen uste oker bat sortu du, Atlas titanak ematen diola bere izena munduko mapak biltzen dituen liburuari alegia, baina uste okerra da. Atlas titanak unibertso osoa dauka bere gainean.

Mercator geografo ospetsuak munduko mapa liburua argitaratu zuen XVI. mendean eta liburuaren azala Atlas Mauritaniako erregeari eskaini zion, “filosofo eruditoa, matematikaria eta astronomoa” izan zenari. Hortaz, errege honek eman dio izena mapak biltzen dituen liburuari.

Ikasturte honetan agur esan diogu atlas liburua erabiltzeari. Internet bitartez eskura dauzkagun tresnak harrigarrizko aukerak eskaintzen dizkigute mapekin lan egiteko eta, horrela, oinarrizko atlas geografikoak beste garaiko tresnak bihurtu dira. Hala ere, beste atlas mota, hala nola historikoak, monografikoak…, ezinbestekoak izaten jarraituko dute gizarte zientzietan lan egiteko.

2015-09-24

Ilargi-eklipsea igande honetan

Igande astelehen arteko gauean aurtengo bigarren eta azken ilargi-eklipsea ikusteko aukera izango dugu. Lurra eguzkiaren eta ilargiaren artean jarriko da eta bere itzalak ilargia ezkutatuko du. Gainera, ilargia Lurretik gertuago egongo da eta nabarmen handiago ikusi ahalko da.
Eklipsea ikusteko, jakina, zerua oskarbi egon beharko du, eta oso goiz esnatu beharko dugu, goizaldeko 4:47an hasi eta 6:27an bukatuko baita. Norbait animatzen bada kontatuko digu astelehenean.


2015-09-17

Zeruari begira: izar usoak

Egun hauetan zeruari begira gaude gelan. Gaurko gaua berezia zen kalean ere zerura begira jartzeko, gaurkoa urteko gaurik "ilargitsuena" izan baita. Izan ere, eguzkia sartzeko une berean ilargi betea ateratzen da, eta gau osoan ilargiaren argiak nagusitzen da egunsentira arte. Alabaina, gau euritsua izan da gaurkoa eta ezin izan dugu ikusi, tamalez.
Kontsolatzeko, abuztu honetan Kai Gradert argazkilari frantsesak grabatu duen izar usoen euria ikus dezakegu bideo eder honetan.





2015-09-08

Ikasturte berriaren hasieran

Ikasturte berria hasi dugu eta horrekin batera berrikuntza batzuk ere izango ditugu.
Urtez urte baliabide teknologikoak txertatzen joan gara gure eguneroko lanean, beti ere jorratu nahi ditugun Gizarte Zientzietako edukien beharretara egokitzen saiatuz.
Aurtengoan urrats berri bat emango dugu eta ikasgela birtuala sortu dugu, Classroom izenekoa.
Lehengoa eta berriena uztartuz, funtzionamendua horrela izango da:

2015-06-16

Txoritokietako txangoa


Argazkiak jaitsi nahi badituzu klik egin hemen.

2015-05-11

1. mailako azterketa (2015-05-15/18)

Datorren ostiral eta astelehenean (hilak 15 eta 18), azterketa egingo dugu, 1.C ostiralean eta beste bi taldeak astelehenean.
Gaia: Mesopotamia
1. Sarrera
2. Mesopotamiako bizimodua
3. Sinismenak eta Zientzia
4. Antolamendu soziala eta politikoa
5. Mesopotamiako artea
Irudi baten iruzkina ere egin beharko da.