Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta kontakizunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontakizunak. Mostrar todas las entradas

2016-11-15

Erromaren jatorri mitologikoa

Erromatarrek bere jatorria azaltzeko kontakizun mitologiko bat osatu zuten, non heroiak, jainkoak eta gerrak protagonistak ziren. Troia, Eneas, Romulo eta Remo, sabinak... Ohorezko jatorri bat bere buruaz harro zegoen zibilizazio batentzat.
Hauek dira gelako taldeetan egindako lanak.

2.A



2.B

 



 2.C

2015-12-02

Erromaren jatorri mitologikoa

Erromatarrek bere jatorria azaltzeko kontakizun mitologiko bat osatu zuten, non heroiak, jainkoak eta gerrak protagonistak ziren. Troia, Eneas, Romulo eta Remo, sabinak... Ohorezko jatorri bat bere buruaz harro zegoen zibilizazio batentzat.
Hauek dira gelako taldeetan egindako lanak.

2.A


2.B

 



 2.C

2015-11-24

Atlas: titan, errege, liburu

Greziako mitologian kontatzen denez, Zeus Olinpoko jainko nagusiak Atlas titana unibertso osoa bere gainean eustera zigortu zuen titanek Olinpoko jainkoen aurkako gerra galdu zutenean. Honek oso zabaldua dagoen uste oker bat sortu du, Atlas titanak ematen diola bere izena munduko mapak biltzen dituen liburuari alegia, baina uste okerra da. Atlas titanak unibertso osoa dauka bere gainean.

Mercator geografo ospetsuak munduko mapa liburua argitaratu zuen XVI. mendean eta liburuaren azala Atlas Mauritaniako erregeari eskaini zion, “filosofo eruditoa, matematikaria eta astronomoa” izan zenari. Hortaz, errege honek eman dio izena mapak biltzen dituen liburuari.

Ikasturte honetan agur esan diogu atlas liburua erabiltzeari. Internet bitartez eskura dauzkagun tresnak harrigarrizko aukerak eskaintzen dizkigute mapekin lan egiteko eta, horrela, oinarrizko atlas geografikoak beste garaiko tresnak bihurtu dira. Hala ere, beste atlas mota, hala nola historikoak, monografikoak…, ezinbestekoak izaten jarraituko dute gizarte zientzietan lan egiteko.

2014-09-11

Prometeo eta ‘pentsamendua-aurrera’


Ikasturte berria hasi dugu eta beste behin jakintzagai berriak eta ez hain berriak gureganatzeko erronkari helduko diogu. Bederatzi hilabeteko bidaia honetan –bidaia guztietan bezala–,  lagungarriak ditugu istorioak, entretenitzeko baino ez batzuetan, eta zer ikasi eskaintzen digute beste askotan. Ikasturtean abiatzeko, Prometeo titanaren mito greziarra ekarriko dugu blogera, gizakientzat oso garrantzitsua izan zen titanaren istorioa.

2014-05-13

Uholde Handia

Mesopotamiako zibilizazioa oso aberatsa da mito kontuetan. Pertsonaiarik ezagunena Gilgamesh da, Uruk hiriko erregea orain dela 4600 urte. Bera da Gilgameshen Epopeiaren protagonista, non hilezkortasunaren bilaketan izan zituen abenturak kontatzen diren.
Bidaia horretan, Utnapishtim heroerekin topo egin zuen, Uholde Handia mito ezagunaren protagonistarekin. Mitoak kontatzen duenez, Enlil jainkoak gizakiek egiten zuten builarekin nazka egina, uholde handi batez espezie osoa desagerraraztea erabaki zuen. Beste jainko bat, Enki, gizakiekin errukituta, Utnapishtim erregeari jakinarazi zion gertatu behar zuena eta aholkatu zion: itsasontzi bat eraiki eta bere barruan animalia espezie bakoitzeko bikote bat gorde. Utnapishtimek aholkua jarraitu zuen eta horrela gizateria salbatzen zen. Jainkoei eskerrak emateko sakrifizio bat eskaini zien.
Gure artean hain ezaguna den Noeren ontziaren mitoa kontakizun horretan oinarrituta dago seguruenik.

2013-09-17

Minos, Minotauro eta labirintoa


Kretako zibilizazioari minoikoa deitzen zaio, Minos erregea gogoratuz.
Minos Kretako erregea izan zen eta bere inguruan istorioak eta historia nahasten dira. Greziar mitologiaren arabera, Minos Zeus jainkoaren eta Europaren semea izan zen. Zeusek, zezen baten itxura hartuz, Europa neska gaztea bahitu egin zuen eta Kreta irlara eraman.
Minosek Kretako errege izan nahi zuenez, sakrifizio asko egin zizkion Poseidon ozeanoetako jainkoari eta, bera jainkoen gustuko errege zela erakusteko, itsasotik zezen bat ateraraztea eskatu zion. Poseidonek kasu egin eta zezen zuri eder bat bidali zion bere ohorez sakrifikatua izateko, baina Minosek zezena ikusterakoan gorde nahi izan zuen eta haren ordez beste zezen bat sakrifikatuz. 
Poseidon haserretu egin zen eta Minosen emaztea zezenarekin maitemin arazi egin zuen eta, Dedalo arkitektoak asmatutako mozorro baten laguntzaz, lortu zuen zezenarekin larrua jotzea. Harreman horretatik Minotauro jaio zen, zezenaren buruaz eta giza gorputzaz osaturik.

2013-06-04

“Itsasoan galdutakoa eta Sugearen uhartea”


Egiptoko antzinako istorio honek itsasoan galdutako marinel baten abentura kontatzen du.
Faraoiaren aginduz, kapitain bat itsasontziz abiatu zen urrutiko leku batera harri bitxiak eta bestelako produktuak ekartzera, baina bidean ekaitz batek itsasontzia harrapatu eta hondora bidali zuen.
Kapitaina enbor bati helduta salbatu zen eta olatuek uharte baten hondartzara eraman zuten.
Uharte horretan suge erraldoi bat bizi zen, urrezkoa zen eta begiak lapislazulirekin margotuak zeuzkan.
Lau hilabete pasa ondoren itsasontzi bat bere bila etorriko zela iragarri zion sugeak eta, bitartean, lasai egoteko, berarekin luxu guztiekin biziko zela bere uhartean.
Sugeak esan bezala, itsasontzia etorri zen eta sugeak emandako altxorrarekin abiatzerakoan uhartea itsasoan nola desagertzen zen ikusi zuen.
Kontakizunaren amaieran marinela faraoiaren egoitzara onik eta altxorrarekin heltzen da.
Hona hemen istorioaren azken lerroak hieroglifiko hieratikoz idatzita.