Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta Erroma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erroma. Mostrar todas las entradas

2016-11-15

Erromaren jatorri mitologikoa

Erromatarrek bere jatorria azaltzeko kontakizun mitologiko bat osatu zuten, non heroiak, jainkoak eta gerrak protagonistak ziren. Troia, Eneas, Romulo eta Remo, sabinak... Ohorezko jatorri bat bere buruaz harro zegoen zibilizazio batentzat.
Hauek dira gelako taldeetan egindako lanak.

2.A



2.B

 



 2.C

2016-02-09

Oiasso museoa eta Ama Xantalen hilerria

Hemen dauzkazue Oiassora egin dugun bisitaren irudiak.

2015-12-21

"Io, Saturnalia!"

Asteartean, abenduaren 22ean, oporrak hartuko ditugu, merezitutako atsedena. Eguberriko oporrak dira, neguko solstizioaren festa, antzinatik mundu zabalean ospatutako festa, gaur egun kristau ospakizuna bilakatua.
Solstizio hitza latinetik dator, ‘sol sistere’-tik hain zuzen, ‘eguzkia geldirik’ euskaraz.
Eguzkiaren festa da, beraz, egunak luzatzen hasten direla ospatzeko festa. Erroman urte barruko festarik garrantzitsuenetako bat zen eta Saturnalia deitzen zioten Saturnoren omenez. Gaurik luzeenean afari itzela prestatzen zuten eta “Io, Saturnalia” oihukatuz jaialdiari ematen zioten hasiera. Kalera ateratzen ziren kantatzera eta dantzatzera burua apaindu eta gero. Saturnalian adiskideak eta senideak bisitatzeko garaia zen, baita opariak egiteko ere. Fruta, intxaurrak, erleen argizariaz egindako kandelak eta buztinezko iruditxoak oparitzea zen ohikoena.
Zeremonietan apaizemeek honelako hitzak esaten zituzten:
"Gaurkoa solstizioaren gaua da, gaurik luzeena. Ilunpeak dira nagusi eta, hala ere, argi izpi bat geratzen da. Naturaren arnasa eten egin da, guztia zain dago."

2015-12-02

Erromaren jatorri mitologikoa

Erromatarrek bere jatorria azaltzeko kontakizun mitologiko bat osatu zuten, non heroiak, jainkoak eta gerrak protagonistak ziren. Troia, Eneas, Romulo eta Remo, sabinak... Ohorezko jatorri bat bere buruaz harro zegoen zibilizazio batentzat.
Hauek dira gelako taldeetan egindako lanak.

2.A


2.B

 



 2.C

2014-12-09

2. mailako azterketa (2013-12-18)


Datorren astelehenean, hilak 15, azterketa egingo dugu.

Azterketan eduki hauek sartuko dira:

2013-12-05

Oiasso

Gaur egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko hiri erromatarra egon zen, baskoien lurraldearen itsasbazterrean. Bere portutik produktu asko mugitzen ziren, baina aipagarriena Aiako Harriaren inguruan zeuden meategietatik ateratzen zen minerala.
Bertatik ezagutzeko, txango bat egin dugu Oiasso museora eta Irugurutzeta meategietara. Bisita egin ondoren, zure iruzkina egin hemen galdera hauei erantzunez:
  • Zer da zure atentzioa erakarri duen objektua edo gaia?
  • Zergatik?
  • Gelan landu dugun zein atalarekin loturik dago?

2012-11-28

Etxean egiteko (2012-12-05)

Denon artean gai hauei buruzko informazioa bilatuko dugu:

2011-09-01

Erroma garaiko gertaera ospetsuak

Erromaren Historian garratzitsua izan den gertaera bati buruzko informazioa bilatu eta iruzkin moduan txertatu hemen.
Zure aurretik beste norbaitek horri buruz idatzi badu, datu gehiagoekin osa dezakezu geratera aipatzen den iruzkin horretan bertan "Responder" botoian klik eginez.

Erromako monumentuak

Erromaren monumentu bati buruzko informazioa bilatu eta iruzkin moduan txertatu hemen.
Zure aurretik beste norbaitek horri buruz idatzi badu, datu gehiagoekin osa dezakezu geratera aipatzen den iruzkin horretan bertan "Responder" botoian klik eginez.

Erromako pertsonaiak

Erromako pertsonai bati buruzko informazioa bilatu eta iruzkin moduan txertatu hemen.
Zure aurretik beste norbaitek horri buruz idatzi badu, datu gehiagoekin osa dezakezu pertsonai hori aipatzen den iruzkin horretan bertan "Responder" botoian klik eginez.