Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta Mesopotamia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mesopotamia. Mostrar todas las entradas

2015-05-11

1. mailako azterketa (2015-05-15/18)

Datorren ostiral eta astelehenean (hilak 15 eta 18), azterketa egingo dugu, 1.C ostiralean eta beste bi taldeak astelehenean.
Gaia: Mesopotamia
1. Sarrera
2. Mesopotamiako bizimodua
3. Sinismenak eta Zientzia
4. Antolamendu soziala eta politikoa
5. Mesopotamiako artea
Irudi baten iruzkina ere egin beharko da.

2015-04-29

Babilonia liluragarria

Babilonia Eufrates ibaiaren ondoan kokatuta zegoen. Hasieran hiri-estatu bat izatetik, denboraren poderioz zabaldu egin zen eta inperio baten hiriburua bihurtu zen. Babilonia hiri handienetako bat zen eta bere lorategi esekiak liluragarriak omen ziren, antzinaroko Zazpi Miraritako bat izanik. Hona hemen ordenagailuz irudikatutako Babilonia hura.


2014-05-13

Uholde Handia

Mesopotamiako zibilizazioa oso aberatsa da mito kontuetan. Pertsonaiarik ezagunena Gilgamesh da, Uruk hiriko erregea orain dela 4600 urte. Bera da Gilgameshen Epopeiaren protagonista, non hilezkortasunaren bilaketan izan zituen abenturak kontatzen diren.
Bidaia horretan, Utnapishtim heroerekin topo egin zuen, Uholde Handia mito ezagunaren protagonistarekin. Mitoak kontatzen duenez, Enlil jainkoak gizakiek egiten zuten builarekin nazka egina, uholde handi batez espezie osoa desagerraraztea erabaki zuen. Beste jainko bat, Enki, gizakiekin errukituta, Utnapishtim erregeari jakinarazi zion gertatu behar zuena eta aholkatu zion: itsasontzi bat eraiki eta bere barruan animalia espezie bakoitzeko bikote bat gorde. Utnapishtimek aholkua jarraitu zuen eta horrela gizateria salbatzen zen. Jainkoei eskerrak emateko sakrifizio bat eskaini zien.
Gure artean hain ezaguna den Noeren ontziaren mitoa kontakizun horretan oinarrituta dago seguruenik.

2013-05-07

1. maila, etxeko lana (2013-05-14)

Liburuko 130 eta 131 orrialdeak ilustratzen dituzten irudiak ongi begiratu eta ikusten duzuena Neolitikoari buruz ikasi dugunarekin konparatu.